Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxistarekin amaitzeko politika integralak eskatu dituzte

Haserre, nazkatuta eta "baboso" eta erasotzaile guztiak kaleetatik eta herritik kanporatzeko asmo irmoarekin azaldu da mugimendu feminista.

Azken eraso matxista salatu dute hamarnaka eta hamarnaka herritarrek.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/13

Hamarnaka eta hamarnaka lagun bildu dira Gernika plazara Oreretako Mugimendu Feministak deituta astelehenean Errenteria-Oreretan izan zen eraso matxista salatzeko. Haserre, nazkatuta eta “baboso” eta erasotzaile guztiak kaleetatik eta herritik kanporatzeko asmo irmoarekin azaldu da mugimendu feminista.

Nahikoa da Erasorik ez! zioen pankartaren atzean bildu dira, eta astebete atzera egin dute mugimendu feministako kideek Martxoaren 8an Errenteria-Oreretako emakumeek kaleak “harro eta indartsu ” hartu zituztela gogoratzeko, “bizitzak erdigunean jarriko dituen jendarte berri bat imajinatzeaz gain, izan beharko lituzkeen oinarriak ere perfilatu genituen”.

Azken eraso matxista salatu dute hamarnaka eta hamarnaka herritarrek.

Baina astebete ere pasa gabe, berriz ere kalera atera behar izan dutela esan dute amorruz, “nazka-nazka eginda Oreretan beste eraso matxista bat gertatu delako”. Pausu handi bat eman dutela sentitu arren, beren helburuetatik urruti daudela esan dute, “urruti emakumeon askatasuna eskuratzetik”. Horren harira, autodefentsa feministaren aldeko hautua berretsi dute erasoen aurrean, eta horretan jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute indarkeria matxista behin betiko ezabatu arte. Argi diote: “Ez gara biktimak, ez gara subjektu pasiboak, eta ez gara instituzioetatik bultzatzen diren neurri asistentzialekin konformatzen”.

Bidea luzea dela badakite ordea eta indarkeria matxista errotik ezabatzeko polizia eta epaile  neurri zigortzaileez gain, bestelako jarrera, ekintza eta neurri aldarrikatu dituzte gaurko elkarretaratzean berriro, politika erreal eta integralak, arazoaren muina identifikatuko duten neurriak, “politika integralik gabe ez delako aurrera pausurik izango. Prebentzioa behar dugu eta batez ere, ezarritako ordenua aldatzea”.

Kalea emakumeena

Espazio  guztietan herritar libre izateko eskubidea aldarrikatu dute, “emakumeok eraldaketa bidean espazio guztiak hartu behar ditugu. Nonahi, noiznahi,nolanahi, bide eta espazio guztietan libreki mugitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu”.

Ez dute kikiltzeko asmorik, ezta isilik gelditzeko intentziorik ere eta eraso bakoitza salatuko dutela berretsi dute gaur, berriro, “autodefentsan sakontzen jarraituko dugu indibidualki zein kolektiboki. Erasotzaileak izen abizenekin ezagutu, gure kaleetatik baztertu eta kanporatu arte ez dugu etsiko”.

Txalo zaparradarekin amaitu da elkarretaratzea.

 

Erlazionatutako edukiaEraso matxista izan da Errenteria-OreretanAzken eraso matxista gaitzetsi du Errenteriako UdalakKalera deitu du mugimendu feministak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.