Irrati libreak, fanzineak eta okupazioak
Jakue Pascual soziologoak Txerrimuñon aurkeztuko du bere azken liburua
Txerrimuñoren 29. urteurrena Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Radios Libres, fanzines y ocupaciones. Horixe Jakue Pascual soziologoak argitaratu duen liburuaren izenburua. Bihar aurkeztuko du, 19:30ean, Txerrimuño baserrian.
Lehen pertsonan eta lehen lerrotik ezagutu zuen Pascualek garai hura, eta orain, ikerketa lan mardul batean bildu du garai hartako materiala, orain artean inon jaso gabea. Oraingo hau gai berberaren gaineko bere bigarren lana da.
Azken lan honen bitartez Pascualek irrati libreak, fanzineak eta okupazioak kulturan eta politikan izan duten eragina jarri nahi izan du agerian.
