Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Korrikaren atarian antolatutakoen berri eman dute Pasai Antxon

Apirilaren 12an iritsiko da Korrika Pasaiara

Antxoko Korrika Batzordeko kideek prest dute euskararen aldeko lasterketari harrera egin aurreko egitaraua.
Pasaia
2019/03/13

Apirilaren 4ean irtengo da Korrika, Garestik, eta zortzi egun beranduago iritsiko da Pasaiara, apirilaren 12an. Egun horretara itxaron gabe, baina, lanean hasia da Antxoko Korrika Batzordea. Atzo izan zuten bilera, eta batzarra bukatuta eman zuten aurtengo Korrikaren atarikoetan antolatutakoen berri.

Hilaren 22rako programatu dute lehen jarduera, Kuadrillategiko gazteekin elkarlanean. Grafitia margotuko dute Ibaiondo pilotalekuan, arratsean.

Izen-abizen propioak ditu hurrengo jardueraren protagonista: Kontxita Beitia Oiarbide. Ikastolen sorraren egin zuen lan mardularengatik ezaguna, irakasle antxotarrak garai hartako giroaz hitz egingo du hilaren 25ean Txirrita AEK euskaltegira egingo duen bisitan. 10:00etan izango da solasaldia, publiko orokorrari irekita.

Lehiaketa gastronomikoa

Gastronomia izango da kultur egitarauaren beste osagaia. Hilaren 31n, igandea, Labore Egin Klika Gastronomia Lehiaketa izango da, 12:00etan, Gure Zumardian. Lehiakideek, lau laguneko taldeetan antolatuta (gehienez), entsalada ondu beharko dute Laborek erraztuko dituen osagaiak baliatuta. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da, euskaltegira posta elektronikoz idatzita.

Lehiaketaren egun berean Korrikako arropa erosteko aukera egongo dela iragarri du, bide batez, Korrika batzordeak, eta zehaztu duenez, egun horretan bertan hasiko dira antolatuko duten Tonbolarako txartelak saltzen. Apirilaren 4tik aurrera barrutiko hainbat tabernetan erosi ahal izango dira txartelak.

Zehazteke, oraingoz, apirilaren 12ko egitaraua. Hala ere, Korrika batzordeak aurreratu duenez, egun osoko egitaraua ontzen ari dira, eta iragarri dute Korrika Txikia egun horretan bertan irtengo dela, 15:30ean.

21:00etan iritsiko da Antxora Korrika, Altzatik, eta hura iritsi bitartean, baita herria zeharkatu ondoren ere, barrutian festa giroa bermatuta egongo dela agindu dute batzordeko kideek.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.