Lapurtzen saiatzen ari zen gazte bat atxilotu dute Antxon
Adin txikikoa da atxilotua
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean adin txikiko bat atxilotu dute Antxon. Zehaztu dutenez, atxilotzeko unean establezimendu bateko erakusleiho bat puskatzen ari zen tapa baten laguntzaz, ondoren lapurtzeko asmoz.
Bizilagun batek eman du abisua eta inguruan zaintza lanetan ari zen patruila bat gertaeraren lekura hurbildu denean han topatu dute 17 urteko gizonezko bat, lurrean etzanda eta tapa eskuan.
Herrizaingo Sailaren arabera, Gipuzkoako Adingabeen Epaitegiak atxilotzeko agindua emana zuen gaztearen kontra. Horregatik atxilotu eta epailearen esku utzi dute.