Arka Hitzak hirugarren saioa egingo du bihar
Arka Hitzak iniziatibaren eskutik. 23:00etan hasita bertso saioa eskainiko dute Haritz Casabal, Libe Goenaga, Iñigo Mantzisidor Mantxi, eta Asier Rubio bertsolariek Arkaitza tabernan.
23:00etan hasiko da bertso saioa Arkaitzan. Zorioneko daude bertsozaleak. Bertsolaritzarekin bi hitzordu izango dituzte 15 eguneko epean, eta lehena, bihar bertan helduko da Arka Hitzak iniziatibaren eskutik. 23:00etan hasita bertso saioa eskainiko dute Haritz Casabal, Libe Goenaga, Iñigo Mantzisidor Mantxi, eta Asier Rubio bertsolariek Arkaitza tabernan. Gai jartzaile lanetan, berriz, Itziar Etxegia arituko da.
Hurrengo hitzordua Xenpelar AEK eta Korrika Kulturalaren eskutik helduko da hilaren 22an (ostirala). Egun horretarako bertso afaria antolatu du Korrika Batzordeak Landare elkartean, eta Irati Alcantarilla, Unai Iturriaga, eta Haritz Casabal izango ditu protagonista. Afarirako txartelak, Arkaitzan, Landaren, Sindikaton, eta Oreretako AEKren euskaltegian dituzte salgai 15 euroan.
