Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizikidetza baketsu baten alde batu dira

Bizikidetza baketsu baten aldeko adostasun eta ulermen bateratuaren beharrak batu dituela azaldu dute, eta erantsi ez dutela indiferente jokatzeko asmorik elkarbizitza eta herritarren arteko harreman onak "higatzen" dituzten errealitateen aurrean, are gutxiago, intolerantzia edo gaitzespenerako jarrerarik sustatzeko intentziorik.

Treviño, Cuellar Perez de Azpillaga, Miguel, Gomez eta Arrieta. Treviño, Cuellar Perez de Azpillaga, Miguel, Gomez eta Arrieta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/15

Bizikidetza baketsu baten alde dagoen errenteriar talde bat batu eta lanean hasteko prest azaldu da. Fernando Cuellar Perez de Azpillaga de Cyne Reynako tabernaria; Joserra Treviño, Iztietako parroko ohia eta egun Pasaiako parrokoa eta Errenteriako bizilaguna; Juan Mari Arrieta, Juan Olazabal kaleko bizilaguna; Gloria Miguel Gonzalez, Egoki psikologia zentroko psikologoa; eta Eva Gomez Tena Pumpkin English Instituteko arduraduna dira herritar horiek, baina Errenteria-Oreretako hamabi auzo elkartek, Errenkoalde merkatari elkarteak, Ostari ostalarien elkarteak eta Oarsoaldeko Caritasek babestu dute gaurko agerraldi hori.

Treviñok irakurri du euskaraz adostutako idatzia, eta Gomezek gazteleraz. Bizikidetza baketsu baten aldeko adostasun eta ulermen bateratuaren beharrak batu dituela azaldu dute, “hori da gaurkoan herritarrei helarazi nahi diegun mezua eta deia”. Bizikidetza “asaldatu” eta “kaltetzen” duen gatazka sozial eta delitugintzarekiko kezkak batu dituela beraiek guztiak esan dute, “kezkatzen gaituzte gure kaleetan gertatzen diren delituek, eta uste dugu horien egileek ezin dutela gelditu zigorrik gabe. Delitu horien ondorioak pairatzen dituzten pertsona eta familiekiko hurbiltasuna sentitzen dugu, eta arduratzen gaitu, halaber, bake bidean egoera horiek sortzen duten zatiketak”. Delitu horien egileei  erantzukizuna esleitzeaz harago, “gaitzespenean” eta “estigmatizazioan” oinarritutako kultura bat sortzeak kezkatzen dituela bereziki gaineratu dute, “tolerantzia eta giza eskubideetan oinarritutako pertsona ororekiko errespetua erdigunean duen bizikidetza baldintzatu ditzakeelako”.

Ez dutela indiferente jokatzeko asmorik erantsi dute herritar horiek, ezta utzikeriaz ere, elkarbizitza eta herritarren arteko harreman onak “higatzen” dituzten errealitateen aurrean, are gutxiago, modu zuzen edo zeharkakoan intolerantzia edo gaitzespenerako jarrerarik sustatzeko intentziorik. Horren aurrean, elkarbizitza “osasuntsua” ahalbidetuko duen harreman humanoen eredu baten alde egitera deitu dute: “Ulertu behar dugu ezberdina izatea ez dela arrisku iturri, aberastasun iturri baizik”. Hori dute erronka,  ezberdinen arteko topaketa eta behar handiena dutenekiko elkartasuna oinarri dituen kultura alternatibo bat sortzea.

Guztiena da ardura

Argi diote, “guztiok dugu ardura. Ezin diegu besteei exijitu gu geu egiteko prest ez gauden ezer. Ezin dugu saihestu herritar gisa dagokigun erantzukizuna”. Koherentziaz jokatzeko beharra ere nabarmendu dute, eta horren harira, erakundeei, “aldundia, udala…” erantzukizuna ere badutela eta bete behar dutela esan diete, “gizarte segurtasunari dagokionean haiena delako ardurarik handiena”, eta bide horretan, ulermenaren aldeko kultura eta elkarbizitza bultzatzera deitu dituzte: “Esaterako, sentsibilizazio kanpainak, lanketa prebentiboa edozein gatazkaren aurrean, estereotipoak ezabatzeko formazio prozesuak, edota aisialdian topagune izan daitezkeen espazioen sorrera sustatuz”.

Segurtasun arloan Errenteriako Bozeramaileen Batzordeak aho batez adostutako adierazpenak eta bide orriak “poztu ” dituela esan dute, bestalde, eta eskaera zehatza egin diote: “Egunerokoan lanketa eraginkorrak egin ditzaten nahi dugu”. Umiltasunetik egindako ekarpena izan nahi duela beraiena esan dute, “Errenteriak elkarbizitzan sakondu dezan eta belaunaldi berriek balore horietan oinarritutako herria izan dezaten”. Bakean, tolerantzian, elkartasunean eta errespetuan oinarritutako bizikidetzan aktibo izaten jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Iritzi publikoan ez dela delituen gaineko datu zehatzik aipatu du Cuellar Perez de Azpillagak eta segurtasunaren gaiari heltzeko “espekulazioak” ez duela balio, ezta alarma soziala sortzea ere, “horretarako informazio argia eta zehatza nahi dugu jakiteko zer gertatzen ari den gure herrian. Bada jendea arazoak batu irabiagailu batean sartu eta nahasten dituenak eta dena bat egiten duena. Informazioa da nahi dugun lehena kokatu ahal izateko”. 2017an EHUko kriminologia institutuak segurtasunaren gaineko ikerketa egin zuela udalarentzat ekarri du gogora, “egoera aldatu bada agian hori moldatu edo berriz aztertu beharko da, baina uste dugu ez dela halako alarma soziala sortu behar gaiari heltzeko”.

Aurretik bost herritarrek gutun bat helarazi zuten komunikabideetara, bertan aipatu zuten ideietako bat nabarmendu du Cuellar Perez de Azpillagak gaurko agerraldian, “arazo honek ez du irtenbide magikorik, beti izan ditugu segurtasunarekin lotutako arazoak, ez da berria ezta herri honetan gertatzen dena soilik. Horregatik arazoari neurria hartu nahi diogu, gero eragin ahal izateko, beti ere datu errealetatik abiatuta”.

Ez dutela suntsitu nahi, eraiki baizik, hala esan du Miguelek, “hau beste urrats bat da. Egiten ari garenak bide bat du atzean, lan bat eta babes bat”, eta instituzioak eta herria eskutik helduta aritu behar dutela esan du, “herritarroi ere badagokigulako—erantsi du Cuellar Perez de Azpillagak— gure adura ere badelako; arazori aurrez aurre begiratzen ari gatzaizkio, eta etorkizunari begira erantzun nahi diogu, modu integralean eta gizarteak dituen bitarteko guztiekin”.

Erreakzioa positiboan egin nahi dutela erantsi du Treviñok, “elkarbizitza handiena da baina oso sotila ere, delikatua, batzuetan apurtu daiteke eta gertaera jakinen aurrean erraietatik erantzuten baduzu perspektiba galtzeko arriskua dago, klitxeak jartzen dituzu, estereotipoak eta horrek ez du laguntzen. Elkarbizitza osasuntsu egiten duten oinarrietan ados gaude, ezberdinen artean elkarbizitzea erronka da, modu proaktiboan egitea, modu eraikitzailean. Hori herritarren ardura ere bada, ezin diegu ardura hori erakundeei egotzi soilik, egunerokoan elkarbizitza kalean, eskolan, auzoan, lantegian egiten delako. Hori dugu helburua, indarrak eta sinergiak batzea, sarea sortzea aipatu dugun kultura hori sustatzeko”.

Bost herritarrek gaur egin duten adierazpena, Alaberga, Igantzi, Olibet, Agustinak, Gabierrota, Lartzabal, Galtzaraborda, Gaztaño, Erdiguneko Oiarso, Zamalbide, Kaputxinoak, eta Fanderiako auzo elkarteek, Errenkoaldek, Ostarik eta Oarsoaldeko Caritasek babestu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.