Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ordutegi zabalagoa izango du Galtzarabordako kiroldegiak

Astean zehar 06:30ean zabalduko ditu ateak Galtzarabordako kiroldegiak apirilaren 1etik aurrera; igande eta jai egunetan arratsaldez ere zabalik izango da Galtzarabordako kiroldegia.

Legorburu eta Txasko gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/15

Serviociorekin hamar urterako sinatutako kontratua amaitu ondoren, Errenteriako Udalak lehiaketa publiko bidez esleitu dio kirol ustiapena kudeatzeko zerbitzua BPXPort Kirol Zerbitzuak enpresa gipuzkoarrari. Kontratu berria apirilaren 1ean sartuko da indarrean, eta zerbitzuaren antolaketak ez duela aldaketarik izango, kudeaketari dagokionean, azaldu dute gaur goizean egin duten agerraldian Jon Txasko Kirol zinegotziak eta Jose Cruz Legorburu zinegotziak: “Tarifa bakarreko sistema eta ikastaroetarako zirkulazio askea mantenduko dira Galtzarabordako eta Fanderiako instalazioetan, eta prezioak ere  bere horretan mantenduko dira.

Egun ari diren langileek ere jarraituko dutela, “subrogazioarekin”, azaldu dute Txaskok eta Legorburuk. Kudeaketa eta prezioetan ez da aldaketarik izango, bai ordea ordutegian, hura zabalagoa izango delako Galtzarabordako kiroldegiaren kasuan apirilaren 1etik aurrera. Zehazki, igande eta jaiegunetan zabalik izango da. Orain arte goizez ematen zuen zerbitzua asteburuetan, baina apirilaren 1etik aurrera 16:00etatik 20:00etara ere izango da zabalik, udan izan ezik.

Astegunetan ere izango da aldaketarik ordutegiari dagokionean. Izan ere, orain arte 08:00etan zabaltzen zituen ateak, eta apirilaren 1etik aurrera 06:30ean zabalduko ditu. Larunbat, igande eta jaiegunetan ere aurreratu egin dute irekiera ordutegia goizez, eta 09:00etan beharrean 08:00etan zabalduko ditu ateak. Larunbat arratsaldeko ordutegia ere zabaldu dute, 22:00etan itxiko da, 21:30ean itxi ordez.

Aldaketa erabiltzaileen eskaerari erantzun asmoz egin dutela azaldu dute, eta aldaketek federatuen esparruko lehiaketa beharrak asetzeko eta eskola kirolaren ordutegi eskaintza zabaltzeko aukera emango duela diote Txaskok eta Legorburuk, “esparru pertsonalean, eguneroko zereginak kirola egitearekin bateratu nahi dituztenei aukera zabalagoa eskainiko die. Familiei dagokienean aisialdiko eta jarduera fisikoko eskaintza zabalduko du”, erantsi du Txaskok.

Urtebeterako sinatuko du kontratua udalak BPXPort enpresarekin, beste urtebete luzatzeko aukerarekin, “epe hori baliatuko da aldaketen bilakaera aztertu eta zerbitzua baloratzeko, hurrengo lizitazioa aurreikusten baita epe luzeagorako izatea”.

Kirol instalazioen ordutegi berrien eta egutegiaren xehetasun guztiak, ondoko PDF artxiboan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.