Terrakotazko gerlarien erreplikak Zirizan dira
Gaurtik aurrera bisitatu daiteke tamaina errealean sortutako ehundik gora erreplika biltzen dituen erakusketa.
Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoaren barruan tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlariren multzoa da Terrakotazko armada, eta gerlari eta pieza horietako askoren erreplika ikusgarriak – 165 zehazki- Zirizan ikus daitezke, Terrakotazko gerlariak izenburuko erakusketan. Gaur zabaldu dute, eta ekainaren 16ra bitartean bisitatu ahalko da.
Gerlariak, zaldiak, armak, garaiko tresneria… denetarik ikusteko aukera izango da erakusketan, eta horiez guztiez gain, hobi famatuen erreprodukzioetan sartzeko aukera.
Gaiaren gaineko film dokumental bat eta elementu interaktiboek osatzen dute erakusketa.
Sarrerak 9 euroan helduentzat eta 6 euroan 3 urtetik gorako haurrentzat, Internetez edota Zirizan bertan eskuratu daitezke.
Ohiko sarrerez gain, badira txartel bereziak familientzat, eta deskontuak bide batez Albaola bisitatu nahi duten bisitarientzat.
- Familia pack-a, 2 heldu+ 2 haur: 24€
- Familia pack-a, 2 heldu+ 3 haur: 27€
- %10eko deskontua Albaolako eguneko sarrera aurkeztean
Ordutegia:
- Asteartetik ostegunera: 16:00 – 20:00
- Ostiraletan eta jai bezperetan: 16:00 – 21:00
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 21:00
- Aste Santuan eta Pazko Astean: 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 21:00
- Astelehenetik ostiralera ikastolen bisitak goizetan
- Astelehenetan itxita, martxoaren 18an izan ezik.