Trintxerpeko eta Antxoko HAZ bulegoak itxiko dituzte astelehenean
Donibaneko bulegoa goizez irekiko dute
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez,San Jose zubia dela eta, astelehenean (hilak 18) itxi egingo dituzte Trintxerpeko eta Antxoko Herritarren Arreta Zerbitzuetako bulegoak.
Donibanekoa, aldiz, irekia izango dela ohartarazi dute, 09:00etatik 14:00etara.
Zalantzak argitzeko edota harremanetarako 943 344 034 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.