Izaskun Gomezek PSE-EEren zerrenda aurkeztu du
Aurpegi ezagunak eta berriak, bietatik da sozialisten lan taldean
Gaur goizean aurkeztu du Izaskun Gomezek PSE-EEk udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda, Trintxerpeko alkateordetzan. “Eskarmentua eta pertsona berrien freskotasuna uztartuta” osatu dute sozialistek lan taldea, Gomezek nabarmendu duenez, “Pasaiak aurrera egiten jarrai dezan behar duen lantaldea dela erabat sinetsita”.
Bederatzi emakume eta zortzi gizon, Gomezek goraipatu duenez, emakumeak gehiengo diren zerrendan. Jarraitzen dutenen artean, Lore Suarez, Sara Hidalgo eta Itziar Barragan, eta zerrendaren goialdean, berriz, bi aurpegi berri: Miguel Angel Crespo, gaur egun Lurralde Antolaketako zuzendari orokorra, eta Jorge Aguayo sindikalista. Berrien artean, baita ere, Ayelen Torrado, azken agintaldian Izaskun Gomezen idazkaria, eta aurkezpenean nabarmendu dutenez “gazte sozialisten balio handienetakoa”.
Pasaiako sozialista historikoek osatzen dute zerrenda, besteren artean: Balbino Cambra, Pepe Mariño eta Bixen Itxaso.
Izaskun Gomezek guztiei eskertu die hartutako konpromisoa, eta bere lantaldearekin batera “Pasaia immobilismora itzuli ez dadin” lanean jarraituko duela agindu du, “udalerriaren eta pasaitarren bizi kalitatea hobetzea helburu”.
Zerrenda
1. Izaskun Gomez Cermeño.
2. Jorge Aguayo Martinez.
3. Lore Suarez Linazasoro.
4. Itziar Barragan Rodiño.
5. Miguel Angel Crespo.
6. Sara Hidalgo Garcia.
7. Ayelen Torrado Maneiro.
8. Jose Antonio Sardon.
9. Jesus Garabato Andonegi.
10. Andrea Palomares.
11. Jose Basterra Marfil.
12. Esperanza del Cid Molinillo.
13. Maria Luisa Villanueva.
14. Jose Mariño Miranda.
15. Balbino Cambra Garcia.
16. Beatriz Rodiño Pijuan.
17. Bixen Itxaso Gonzalez.