Pertsona bat atxilotu dute Antxon, supermerkatuan lapurtzeagatik
Lapurrak aurrekari penalak ditu
Atzo arratsaldean gertatu zen, Antxoko supermerkatu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez denda barruan lapurretan ari zen pertsona bat geratu egin zuen denda sarreran diru eskean egon ohi den gizonezkoak. Lapurra oldartu eta borrokan hasi ziren biak.
Horrez gain lapurrak supermerkatuko aparkalekuko hesiaren kontra jo eta puskatu egin zuela jakinarazi dute.
Ertzaintzako patruila bat bertaratu eta gizonezkoa atxilotu zuen. Poliziari ere oldartu zitzaion lapurra.
Lapurretengatik aurrekariak ditu atxilotutakoak, eta gaur epailearen esku utzi du poliziak.