300.000 euro irisgarritasuna hobetzeko
PSE-EEk iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak deialdian aurreikusitako gehienezko diru kantitatea eman dio Lezori.
Garapen ekonomiko eta Ogasun zinegotzi Jose Angel Sanchezek eman du berria. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolaketa et Etxebizitza departamenduak 300. 000 euro eman dizkio Lezori udalerriko irisgarritasuna hobetzeko. Sanchezek nabarmendu duenez, diru kantitate hori da deialdiaren bidez lor zitekeen handiena.
Zehaztu duenez Bekoerrotako kiroldegia eta Altamira artean zabaldu berri duten igogailuaren lanak finantzatzera bideratuko dute dirua. Lanek 590.458 euroko aurrekontua izan dute, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari esker neurri handi batean estaliko ahalko direla nabarmendu du zinegotzi sozialistak.
Jaurlaritzaren diru laguntza honi, gainera, aldundiaren hitzarmenean jasotako beste 75.000 euro gehitu behar zaizkio, azken hauek ere igogailuaren finantzaziorako.
Azkenik, Sanchezek, Jaurlaritzatik jaso dituzten azken berriak aipatuta iragarri du epe motzean lizitatuko dituztela Aralar kaleak eraikiko dituzten aparkalekuak, eta jabetza publikoko apartamentuak.