Korrika badator....
Beroketetan hasiak dira barrutietako Korrika batzordeak
Apirilaren 4ean irtengo da Korrika Garesetik eta 12an iritsiko dira Pasaiara, iluntzean. Horretaz jakitun, Pasaian, martxan dira korrika batzordeak. Atzo, Antxoko Kuadrillategiko gazteek grafiti bat margotu zuten Ibaiondon aurtengo leloarekin, Klika korrika. Ederra geratu da.
Bihar, berriz, Trintxerpen, lehiaketa gastronomikoa egingo dute eguerdian. Parte-hartzaileek entsalada bat ondu beharko dute, Labore kooperatibak erraztutako osagaiekin. Entsalada prestatzeko beharrezkoa tresneria, berriz, talde bakoitzak berean eraman beharko du. 13:00etan, Serafin Esnaola plazan. Lehiaketa berbera, Antxon egingo dute, hilaren 31n, eguerdian, Gure Zumardian.
Ostegunean, bestalde, eta Donibaneko Korrika batzordeak antolatuta, Txirraldegiren bizitza laburniltzen duen Txillardegiren klika dokumentala ikusi ahal izango da 19:30ean, Juanba Berasategi kulturgunean, eta ondoren, toki berean, Miren Rubiorekin solasaldi izango da.