Eraso matxista izan da Fanderia auzoan
Erasotzaileak urruntze agindua zuen. Atxilotuta dago genero indarkeria eta urruntze agindua urratzea leporatuta.
Eraso matxista izan da Errenteria-Oreretan. Urruntze agindua zuen 23 urteko gizon batek bikotekide ohia eraso zuen kale erdian Fanderia auzoan atzo 23:00etan. Erasotzailea emakumearekin eztabaidatzen hasi zen kalean, lurrera bota eta eraso zuen lepotik helduta. Emakumearen oihuak entzunda, poliziari deitu zioten bizilagunek eta erasotzailea atxilotu zuten.
Emakumea anbulatoriora eraman behar izan zuten artatzeko, eta ondoren, ertzain etxean salaketa jarri zuen. Genero indarkeria eta urruntze agindua urratzea leporatuta atxilotu dute gizona.