Sanferminetarako kartel bila hasia da jai batzordea
Lan originalak maiatzaren 20 baino lehen entregatu behar dira
Pasaiako Udalak argitaratu ditu sanferminetarako kartel lehiaketarako oinarriak. Antxoko jai batzordeak antolatzen du urtero lehiaketa, eta irabazle suertatzen den irudia jaiak iragartzeko karteletan ez ezik, festetako aldizkariaren azalean argitaratzen dute.
Pasaian jaio edota bizi den edonork har dezake parte lehiaketan. Irabazleak 200 euro eta lau pertsonentzako otordua irabaziko ditu Leunda tabernan .
Lan originalak maiatzaren 20a baino lehen entregatu behar dira, HAZ bulegoetan edo Kultura departamentuan, Trintxerpen.
Lanak DIN-A3 neurrian aurkeztu behar dira eta edozein modalitate artistikoa erabili daiteke. Ezinbestekoa: “San Fermin Jaiak- Pasai Antxo 2018. Uztailaren 4tik 8ra” testua agertzea.
Jai Batzordeak erabakiko du lan irabazlea eta saria hutsik uzteko aukera du.