Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

XXXIII. Lesoinu, denentzat

Gaur aurkeztu dute Lezoko Aste Pedagogiko Musikalaren 33. ekitakldia. Asteburu honetan hasiko da, eta apirilean izango du jarraipena.

Gaur aurkeztu dute Lesoinu.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/03/27

Martxo bukaeran eta apirilaren erdialdera arte goi mailako musika herrian, Lesoinuren 33. ekitaldiari esker. Asteburu honetan emango du lehen kolpea Aste Pedagogiko Musikalaren 2019ko edizioak, ostiraletik igandera. Apirilaren 4tik 13ra izango dira ekitaldi behiago. Orotara, 18 emanaldi jasoko ditu musika jaialdiak, eta nabarmentzekoa da gehien-gehienetan emakumeak izango direla protagonista, “emakumeek musikan duten pisua ikusgarri egin nahi dugu”.

Gaur goizean aurkeztu dute Lezoko udaletxean Lesoinu. Udalak eta Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolak antolatzen dute. Beraz, bi erakundeetako ordezkariak izan dira agerraldian: Jesus Mari Mariarena alkatea, Enrique Figueroa zinegotzia, Xanti Val Kultura teknikaria, eta Santi Espina musika eskolako zuzendaria. Alkateak lezoarrei eta oro har emanaldietara etor daitezkeenei musikaz gozatzeko aukera gal ez dezatela esan die, ager daitezela emanaldietara. Espinak, berriz, egitarauaren gaineko xehetasunak eman ditu (behean egitarau osoa).

Musika eskolako zuzendariak azaldu duenez, Lesoinun sortu zeneko filosofiarekin jarraitzen du, baina aldi berean berritzen ari dela. Musika estilo askoko saioak prestatu dituzte, egitaraua zabala da, jende guztiarentzat irekia, “herria musikazaletasuna sustatzea eta ikasleen motibazioa bilatzen dugu horrela”. Musika bizi duten guztiei zuzendua dago 1980ko hamarkadan abiatu zen egitasmoa, eta erreferentzia da ez bakarrik Lezon, eskualdean eta Euskal Herri mailan ere. Emanaldiez gain, formazio saioak ere badaude egitarauaren barruan, baita tailerrak edo ipuin kontaketa musikatuak ere.

Jarraian, egunez egun, Lesoinuren egitaraua:

  • Etzi (ostirala). 18:00etan, Musika Eskolan, orkestra tailerra Tomas Garbizu Musika Eskolako orkestrarekin.
  • Hilak 30 (larunbata). 12:00etan, Gezala Auditoriumean, ganbera musika saioa Euskadiko Musikari Gazteak-eko kideekin. Maila handiko musikariak daude bertan, eta adibidez, Gasteizen egin berri den musikari gazteen lehiaketan lehen postuetan ibilitako asko daude. Aurretik Lezon egondakoak dira bertako hainbat musikari, “maila oso altua dute”, esan du Santi Espinak; 19:00etan, Gezala Auditoriumean, Cendea de Galar (Nafarroa) eta Sutargi abesbatzen kontzertua.
  • Hilak 31 (igandea). 20:00etan, Gezala Auditoriumean, blues emanaldia Sweet Sara Band taldearekin. Bost euro.
  • Apirilak 4 (osteguna). 18:00etan, Musika Eskolan, tailer didaktikoa.
  • Apirilak 5 (ostirala). 11:00etan, Gezala Auditoriumean, Lezo Herri Eskolako eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleentzat kontzertu pedagogikoa; 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Lau izeneko kontakizun musikatua Vivaldiren Lau Urtaroak lanean oinarrituta.
  • Apirilak 6 (larunbata). 12:30ean, Gezala Auditoriumean, Jan Van Charles Group taldearen kontzertua; 19:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolako banda kalez kale ibiliko da; 20:00etan, Gezala Auditoriumean, Ensemble Diatessaron taldearekin musika barrokoa, antzinako instrumentuekin (5 euro).
  • Apirilak 7 (igandea). 10:00etan Musika Eskolako txistu eta trikiti taldeen diana; 20:00etan, Gezala Auditoriumean, Lyceum Club antzerkia III Milenium Fundazioaren eskutik. Espainiako Estatuko lehen talde feministaren istorioan oinarritzen da: Lyceum Club emakumeen hezkuntza, kultura eta lan balditzen aldeko borrokan aritu zen 1936ko Gerraren ostean.
  • Apirilak 8 (astelehena). 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Musika Eskolako ikasleen eskutik Ezberdin bezain berdin ipuin musikatua.
  • Apirilak 9 (asteartea). 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Sorgina pirulina ipuin musikatua haurrentzat.
  • Apirilak 10 (asteazkena). 15:00etan eta 16:30ean, Musika Eskolan, teknologia berriak musikan nola aplika daitezkeen ikasteko tailerra Telmo Trenor DJaren eskutik.
  • Apirilak 11 (osteguna). 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Musika Eskolako ikasleen kontzertua.
  • Apirilak 12 (ostirala). 18:00etan, Gezala Auditoriumean, Jorge Gil Zulueta piano jotzailearen emanaldia, Charles Chaplinen film mutu bati musika jarriz.
  • Apirilaren 13 (larunbata). 12:30ean, Aiton Bordatik hasita, kantu jira. Lezoko Kantu Jirak 70 emanaldi baino gehiago egin ditu jada.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.