Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bizitzak salbatzeko hezten

Orereta Ikastolak eta Oiartzo Batxilergo Ikastolak lehen sorospen arreta eskola curriculumean txertatuko duten Euskal Herriko lehen ikastetxeak izango dira; hasiak dira horretarako lanean.

Orereta Ikastolako 4.DBHko ikasleak formazioa egiten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/29

Orereta Ikastola eta Oiartzo Batxilergo Ikastola izango dira lehen sorospenerako arreta eskola curriculumean txertatu duten Euskal Herriko lehen ikastetxeak. Urtarrilean eman zuten horren berri, eta dagoeneko formazio saioak egiten ari dira hezkuntza komunitate osoarekin.

Egindako urratsarekin pozik azaldu da, eta lehen balantze «positiboa» egin du Leire Agirrezabala Bereziartua komunikazioa arduradunak: «Baikor baloratu dute langileek, baita ikasleek ere, eta interes handia erakusten ari dira gaiarekin formazio saioetan. Beharrezkoa zela esan digute batzuek eta besteek. Argi dago ez dugula Osakidetzako sendagileek bezala lan egingo, baina lagundu badezakegu, ongi etorria. Oso pozik gaude».

Aitzindariak izango dira Orereta Ikastola eta Oiartzo Batxilergo Ikastola, lehen sorospen arreta curriculumean txertatzen lehen ikastetxeak izango direlako Euskal Herrian, baina ausazkoa izan omen da hori, «behar bat ikusi genuen, hortik abiatu gara, eta Euskal Herriko Unibertsitateak prozesu guztia dokumentatuko du orain. Gure esperientzia oinarri bat izan daiteke beste ikastetxeek hartu eta erabiltzeko, hala nahi badute. Ziurrenik doiketak egin beharko dira, lehenak izango garelako, baina oinarria hor izango dute erabilgarri».

Denbora zeraman Orereta Ikastolak lehen sorospen arretaren inguruan zer edo zer antolatzeko asmoarekin: «Beti pentsatu izan dugu ikasleei ikasgai akademikoak emateaz gain, bizitzarako prestatzea ere ikastolaren eginkizuna dela. Ikastolen izaeran berezkoa dugu berritasun pedagogikoak txertatzea, herritarrak heztea, eta gure ikasleek duten formazio hori herritarren zerbitzura jartzea».

Geldialdien %70 etxean
Testuinguru horretan sortu zen lehen sorospen arretaren gaineko lanketa egitea, eta datu bat eman du Agirrezabalak: «Bihotz biriken geldialdien %70etik gora etxean izaten dira, eta %17 kalean. Herritarrak halakoei erantzuteko prest baldin badaude, berebizikoa da gizarteari egiten diozun ekarpena».

«Ikastolaren eginkizuna da ikaslek bizitzarako ere prestatzea»
Leire Agirrezabala, Komunikazio arduraduna
«Irakasleontzat izugarria da ikasleak hain ‘engantxatuta’ ikustea»
Aitor Perez, Orereta Ikastolako irakaslea
«Pertsona baten bizitza salbatu dezakezu, edo saiatu behintzat»
Iraitz Bengoetxea, Orereta Ikastolako ikaslea

 

Emergentziak Osakidetza erakundeko Karlos Ibargurenekin harremanetan jarri ziren orduan Orereta Ikastolako arduradunak. Sendagilea eta oiartzuarra da Ibarguren, baita Orereta Ikastolako ikasle ohia ere, eta lehen sorospen ikastaroak ematea proposatu zioten: «Ikastaroak askotan egiten direla hemen eta han esan zigun, puntualki, eta interesgarria litzatekeela formazio hori ikas prozesuan barrena bitan gutxienez jasotzea. Formazioa sistematizatzea suposatzen du horrek, eta lortzen baduzu DBH hasieran eta amaieran ikasle guztiek formazio hori jasotzea, curriculumean txertatzen baduzu, ikastolatik aterako diren ikasle guztiek zein langileek prestakuntza hori izatea bermatuko duzu».

Interesgarria iruditu zitzaien, urrats bat gehiago egin, eta ikastaro soiletik harago joan eta curriculumean txertatu dute.
Proiektuaren hirugarren oina denera jo zuten orduan Orereta Ikastolako arduradunek: Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatera. Nekane Gutierrez han ari da ikasten, Orereta Ikastolako ikasle ohia da eta karrera amaierako proiektua Orereta Ikastolaren iniziatibari eskainiko dio.

Komunitate osoa inplikatu
Hiru oinarri horien gainean sortu zen proiektua eta hainbat bilera eta gogoeta eginda, urtarrilean jakinarazi zuten Orereta Ikastola eta Oiartzo Batxilergo Ikastolak lehen sorospenerako arreta eskola curriculumean txertatuko zutela. Ondoren heldu zen ikastolako hezkuntza komunitate osoa ahalduntzea, «ez genuen nahi ikasle edota langileen kontua izatea soilik, gurasoak ere inplikatu nahi genituen».

Talde eragilea sortu zuten, lehenik, Emergentziak Osakidetzako profesionalekin, EHUko ordezkariekin, osasun munduan lan egin edo harekin inoiz harremana izan duten gurasoekin, eta ikastolako hainbat langilerekin. Talde eragile horrek formazio sakona jaso zuen profesionalen eskutik, otsailean. Talde txikitan antolatu ziren ondoren, eta otsaila amaieratik ikastolako gainontzeko langile eta ikasleei ari dira formazioa eskaintzen, «talde xede ezberdinei formazioa ematen ari dira».

Dagoeneko Haur Hezkuntzako langileek, zerbitzuetako langileek, ikastalde batzuk, eta Lehen Hezkuntzako langileek jaso dute formazioa. Ondoren, bulegoetako langileek eta DBHko eta Oiartzo Batxilergo Ikastolako langileek jasoko dute. Eskolak egitearekin batera, protokoloak sortu dituzte halako egoeretan nola jokatu behar duten jakiteko, «besteak beste, desfibriladore bat dago eraikin bakoitzean [bost denera], suspertzea nola egin ikasteko hogeita hamar panpin eta protokolo arduradun bana eraikinetan».

DBH eta batxilergoa
DBHko 2. eta 4. mailetako eta batxilergoko 1. mailako ikasleek jasoko dute formazioa. Lehen Hezkuntzan, berriz, ez dute formazio saio hori jasoko, baina haiei egokitutako lanketa egingo dute. Arrazoia eman du: «Txikiegiak direla iruditzen zaigu halako formazio bat emateko. Printzipioz, beraz, DBH eta Batxilergoko ikasleak izango dira hartzaileak. Gerora baloratu eta agian doiketa egin beharko da, baina momentuz behintzat hala jardungo dugu».

Gorputz Heziketa saioetan egiten dute formazioa ikasleek, teorikoa zein praktikoa, «biak direlako ezinbestekoak». DBH bukatzen dutenean Orereta Ikastolako ikasle guztiek jasoko dute gutxienez bi aldiz lehen sorospeneko arreta eta kardio babes formazioa. Garrantzitsua dela hori uste du Aitor Perez irakasleak, eta gaineratu du ikasleak interes handia erakusten ari direla saioetan, «erabilgarri ikusten dute eta oso ondo erantzuten ari dira. Irakasleentzat hori izugarria da, ikasleak hain engantxatuta ikustea, galdera asko dituzte, oso motibatuta daude».
Gurasoei ere egin die aipamena, eta proiektuan laguntzen ari direla nabarmendu du, «osasun munduan ari diren guraso batzuk bat egin dute proiektuarekin eta eskertzekoa da; gehiagori ere ateak zabaldu nahi dizkiegu, helburua ahalik eta gehienak inplikatzea delako».

Ikasleak «gustura»
Ikasturte amaierarako lehen fasea amaituta izatea espero dute, «datorren urtetik aurrera sistematikoa izango da formazioa. Hurrengo ikasturtetik aurrera, gurasoei ere eskainiko dizkiegu saioak. Helburua hezkuntza komunitate osoa inplikatzea delako».

«Datorren ikasturtetik aurrera sistematikoa izango da formazioa»
Aitor Perez, Orereta Ikastolako irakaslea
«Zure buruarekin ongi sentitzeko aukera duzu, lagundu dezakezulako»
Intza Brit Ertzibengoa, Orereta Ikastolako ikaslea
«Ikasleak bizitzarako beharrezko dituzten konpetentziekin janztea da helburua»
Leire Agirrezabala, Komunikazio arduraduna



Bertatik bertara jarraitu du Hitza-k ikasleen formazio saioetako bat. Hautazko Osasuna, Kirola, eta Elikadura ikasgaia duten DBH4ko ikasleek Fanderiako igerilekuan egin dute formazioa. «Lehorreko lehen sorospen arreta iaz landu zuten ikasgaiaren barruan, eta beraz, orain uretakoa egiten ari dira ikasleak, beraien formazioa sakonagoa izango da, beraz», azaldu du Perezek. Arazoa antzemanda nola jokatu behar duten ikasten ari dira gaztetxoak.

Iraitz Bengoetxea da ikasleetako bat. Ikastaroan gustura dabilela esan du, eta ikasitakoa erabilgarri izango duen zalantzarik ez du, «pertsona baten bizitza salbatu dezakezu edo saiatu behintzat, eta garrantzitsua iruditzen zait. Guri ere segurtasun bat ematen digu, halako egoeraren batean baldin bagaude ondokoek zer egin badakitela jakiteak lasaitasuna ere ematen dizulako». Soroslea du lehengusua Bengoetxeak, eta lehen sorospen arretaren gaineko zer edo zer ezaguna duela aitortu du, «gauza batzuk aurretik ezagutzen ditut».

Orereta Ikastolako DBH4ko ikaslea da Intza Brit Ertzibengoa ere. Sorospena betidanik gustatu izan zaiola nabarmendu du, eta formazioa lagungarri izango duela uste du, «ez da arrotza izango, zerbait badakigu jada». Laguntzeko aukera bai, baina presioa ere sumatuko dutela uste du, «zerbait gaizki egiten baduzu, gaizki ateratzen bada… Egia da, zure buruarekin ongi sentitzeko aukera duzula, lagundu dezakezulako». Formazioaren alde teorikoa, praktikoa baino errazagoa dela erantsi du, baina gogoz ari dela ikasten.

Lehen sorospenerako arretaz ari direnean, ez direla bakarrik suspertzeaz mintzo nabarmendu du Agirrezabalak, «bihotz geldialdira heldu aurretik hura identifikatzeko lanketa egiten ari dira formazio saioetan, zantzu batzuk badaude gertatu aurretik hura identifikatzen laguntzen dutenak. Profesionalek nabarmendu dute, ahal bada, geldialdira iritsi aurretik osasunaren profesionalak bertan izatea garrantzitsua dela; behin egoera hori eman denean, ahalik eta azkarren. Hori guztia ere ikasten ari gara».

Gizarteari ekarpena egitea dela helburua esan du komunikazio arduradunak, «gure ikasleak konpetentziekin janztea, baita bizitzarako ezinbesteko dituzten konpetentziekin ere aldi berean, eguneroko erronkei erantzuteko tresnak emango dizkion jakintzarekin eta esperientziarekin».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.