Errenteriako Elkarrekin Podemosek bulegoa zabalduko du astelehenean
Kapitanenea kaleko 5. zenbakian kokatuta 11:00etatik 13:00etara izango da zabalik lanegunetan.
Errenteriako Elkarrekin Podemosek (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) bulegoa zabalduko du hauteskundeen gaineko informazioa emateko datorren astelehenean. Kapitanenea kaleko 5. zenbakian kokatuta 11:00etatik 13:00etara izango da zabalik lanegunetan. Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskunde prozesuaren gaineko informazioa emango diete hala eskatzen dutenei Errenteriako Elkarrekin Podemoseko kideek, posta bidezko bozkaren gaineko argibideak, baita Elkarrekin Podemosen programa eta proposamenaren gaineko informazioa ere.
Informazio hori telefono bidez eskatzeko aukera izango dute interesdunek, halaber, lanegunetan 943 449 684 telefono zenbakira deituta 09:00etatik 13:30era.