Lezoko baratze parkeko partzelak eskura daitezke
12 plaza eskuratzeko aukera dago. Lezoko Udalak jakinarazi du herriko baratze parkean hamabi plaza daudela libre, eta horiek esleitzeko prozesua abiatu duela. Partzelak eskatzeko epea hilaren 30era artekoa da, eta herritar orok du eskubidea horietako bat bereganatzeko. Informazioa Lezoko Udalaren webgunearen bitartez lor daiteke, edo udaletxera joanez egin daitezke kontsultak nahiz izen emateak.
Baratze parkean era ekologikoan lantzen dituzte partzen jabeek euren barazkiak. Aldi berean, aisialdi aktiborako topagune ere bada. Gainera, Ekoguneak hasiberrientzat doako ikastaroak antolatzen ditu, baratzeak kudeatzen ikasteko.
Udalak adierazi du orain arte baratze parkeko plazak eskatzeko epea urte osoan zehar zabalik zegoela. Izan ere, parkerako alta eta baja gehienak urte hasieran izaten ziren, eta hutsik gelditzen ziren esparruak erabilera gabe egoten ziren, ondoko partzelei eta parkeari berari kale eginez. Hortaz, baratze parkeko erabiltzaileen elkarteari kasu egin dio udalak, eta partzelak eskatzeko epea apiriletik azarora izango da. Epe horretatik kanpo esleitu gabe gelditu diren partzelak erabiltzeko aukera emango zaie, era berean, baratze parkeko erabiltzaileen elkarteari.
