Motor gidari bat zauritu da Lezon istripu batean
Arratsaldeko seiak inguruan izan dute istripua motor gidari batek eta auto batek Lezo sarrerako biribilgunean.
Motor gidari bat zauritu da gaur arratsaldean Lezon. Herri sarrerako biribilgunean izan da istripua motor bat eta auto baten artean seiak inguruan eta auto ilarak izan dira. Kolpearen ondorioz lurrean gelditu da motor gidaria, eta anbulantzian eraman dute ospitalera.