Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugimendu feminista: "Ez gara belaunikatuko, hau guztia iraultzera goaz"

Hamarnaka lagun bildu dira azken erasoa salatzera Fanderia auzora. Patriarkatuaren karta-sorta haustera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak parekidetasunak ez duela jada atzera bueltarik esanda.

Hamarnaka lagun bildu martxoan Fanderian izandako eraso sexista salatzeko.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/03/29

Hamarnaka lagun bildu dira Fanderiako topoko geltokiaren aurrean Oreretako Mugimendu Feministak gaur arratsaldean deitu duen elkarretaratzera. “nazkatuta” eta “nekatuta” azaldu dira azken eraso matxistaren aurrean, baina lehenik eta behin, elkartasuna eta “besarkadarik goxoena” helarazi diote erasotako emakumeari, bere familiari eta lagunei. Haserre eta feminismotik erantzuteko prest daudela esan dute eta bidea autodefentsa feminista dela, ez direlako biktima hutsak, ez direlako objektuak, “emakumeak oso indartsuak gara”.

Patriarkatuaren maitasun eredua arbuiatu dute, hark zirrikitu guztietatik sartu duela printzesa eta printzeen amodiozko pozoia salatu dute, eta pixkanaka, ia oharkabean gizartea usteltzen duela pozoi horrek erantsi dute: “Maitasunaren kontzeptu okerra jaso dugu, baina esnatzen ari gara, esnatu gara, nazkatu gara eta erne gaude. Sorginok aspaldi asmatu genuen maitasun osasuntsu eta aske baten bidean sendatuko gaituen edabea. Harremanak bizi eta ulertzeko feminismotik edan dugu eta maitasun erromantikoa errotik ezabatzera goaz”.

Erasotzailearen adinari erreparatu dio mugimendu feministak. 23 urte ditu. “Berdintasunean bizi garen ideia inozoak beste zartako bat eman digu, beste kolpe bat… Patriarkatuaren legeak indarrean jarraitzen du. Bere arauek belaunaldi belaunaldi irauten dute. Oraindik ere printze urdin ustelen menpeko izateko hezten gaituzte; oraindik gure gorputzak gureak izan ez daitezen hezten gaituzte, gizonek salba gaitzaten gure ahultasunetik…”.

Horrek  mugitzen dituela erasotzaileak emakumeak erasotzea erantsi du mugimendu feministak, eta aliatuak eskatu ditu, beren maskulinitatea birplanteatzen duten bidelagunak , “beren harremanak feminismotik birplanteatzeko prest daudenak eta hortaz beren pribilegioei uko egiteko prest daudenak”. Patriarkatuaren karta-sorta haustera deitu du, azkenik,  parekidetasunak ez duela jada atzera bueltarik esanda, “ez gaude emakume izateagatik bide saririk ordaintzeko prest, subjektu politikoak gara eta ez gara belaunikatuko bizi dugun errealitatearen aurrean. Hau guztia iraultzera goaz. Gure aldaketaren protagonista izango gara”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.