San Marko egunean postuak jartzeko eskaera egin daiteke
Interesdunek udaleko Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, Niessen Kulturguenan, edo errenteriako udalaren webgunean aurkeztu behar dituzte eskaerak horretarako apirilaren 8a baino lehen.
Apirilaren 28an ospatuko dute aurten San Marko eguna, eta eguna ahalik eta aberasgarri eta osatuena izate aldera eragileekin elkarlanean eguneko egitaraua osatzen hasi da udala. Egun horretan, artisauek ere aukera izango dute postuak jartzeko, eta horretarako eskaerak egiteko epea zabaldu duela jakinarazi du. Interesdunek udaleko Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan, Niessen Kulturguenan, edo errenteriako udalaren webgunean aurkeztu behar dituzte eskaerak horretarako apirilaren 8a baino lehen.
Argibide gehiagorako, Kultura saileko 943 449 634 telefonoz enbakira deitu dezakete interesdunek.