Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Zirizatik Xianera bidaian

Ekainaren 16ra bitartean Terrakotazko Armadaren 165 piezen erreplikak ikusgai egongo dira Trintxerpeko Ziriza Etxean; ‘Terracota Warriors’ jende asko erakartzen ari da, batez ere asteburuetan.

Pasaia
2019/03/29

Hirugarren astea osatzera doa Terrakotazko Armadaren erakusketa Trintxerpeko Ziriza Etxean, eta jende asko erakartzen ari da Pasaiara.

Lehen asteburuan 2.000 bisitari jaso zituen Zirizak —San Jose zubia zen, eta jende askok balitu zuen aukera—, eta aurreko asteburuan ere, datu zehatza ezagutzeke, jende ugari ibili zen larunbatean eta igandean erakusketaren bueltan.

Fenomenoa bertatik bertara ikusi asmoz, eta bisitariak zerk erakarrita heldu diren ezagutzeko xedez, erakusketara bisita egin du Hitza-k.

Larunbata da, 11:30ak jo berri. Ordu erdi lehenago zabaldu ditu Zirizak ateak, eta ilara oraindik luzea ez den arren, hasia da jendea pilatzen harreran. Barruan jende dezente dabil jada, eta orduak aurrera egin ahala, denbora tarte txikian, aretoak lepo.

Harrerako langileentzat izan dira lehen galderak. «Lehenengo asteburua eromena izan zen. Jende piloa etorri zen, Pasaiatik, Donostiatik, eta probintzia osotik. Atzerritarrak ere etorri dira, frantsesak, alemanak… leku guztietatik jendea», adierazi du Miriam Azpeitiak. Arrakastaren zergatiaz galdetuta, berriz, hala dio erakusketako gidariak: «Erakusketa ikusi nuen lehen aldian, harritu egin ninduen, eta kristoren oilo-ipurdia jarri zidan. Ikusgarria da».

Erakusketaren arduraduna alboan du eta berretsi ditu baieztapenak: «Lehenengo asteburukoa zoramena izan zen. Astean zehar lasaiago gaude, baina uste dugu asteburuetan jende asko etorriko dela». Taldeentzat zein eskolentzat bisita gidatuak egiten hasiak direla kontatu du baita ere, eta haurrek nola erreakzionatzen duten galdetuta, haur txoko bat badela dio: «Area artean soldaduen arrastoak bilatzeko aukera dute, eta hori asko gustatzen zaie txikienei».

Interesak, askotarikoak
Inaxio Gartziandia donostiarra da eta emaztearekin etorri da erakusketara. «Berezia da orain dela milaka urte nola bizi ginen ikustea. Zer edo zer bilatu nahi eta azkenean… Orduan ere gerrak», ohartarazi du. Erakusketak «onerako harritu» egin duela aitortu du: «Ez zitzaidan iruditzen halakorik hemen eduki behar genuenik». Emaztea, Begoña Gabilondo Iturbe, bat dator: «Asko gustatu zait. Harrituta geratu naiz, batez ere garai hartako enperadoreek zer mentalitate zuten jakin dudanean».

Izan ere, nahikoa megalomanoa baita istorioa. Qin Shi Huangen aginduz eraiki zuten jatorrizko Terrakotazko Armada. 7.000 zaldi eta gerlariren multzoa da. Txinan dago, Xianetik gertu, eta 1974. urtean aurkitu zuten, lurperatuta. Historian adituek diotenez, enperadoreak 38 urte inguru eman zituen mausoleoa eraikitzen eta 700.000 langilek parte hartu zuten haren eraikuntzan. Piezak, eskala errealean eraikiak, nahiko ikusgarriak dira. 1987an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen multzoa.

Leire Kintana donostiarra ospe horrek erakarrita egin du Zirizara bisita. Valentzian bizi da gaur egun, eta etxera asteburu pasa etorri dela baliatuta gerturatu da erakusketara. Otsailean erosi zituen sarrerak, amak aurretik ikusia zuelako erakusketa Bilbon, eta hark gomendatuta. «Beste kultura diferente bat da, eta gudariak oso-oso famatuak dira. Horregatik animatu gara etortzera», azaldu du. «Ikaragarria da nola egiten zituzten, eta zenbat gudari egiten zituzten egunean», gaineratu du.

Detaile txikiena ere erreproduzitzen zuten, jantzietan zein anatomian, eta gerlariak zein etniakoak ziren ere atzeman daiteke, jatorrizkoetan nola, hala Zirizako 100dik gora errepliketan.

Familian bisitatzen du jende askok erakusketa, seme-alabekin. Horixe da Yolanda Tomasen kasua. Legazpiarrak dira eta Pasaiaraino egin duten txangoaren zergatien berri eman du: «Nire alaba zaharrena ikastolan Txina ematen ari da, eta irakasleak gomendatuta etorri gara. Telebistako dokumentalen bidez genuen Terrakotazko Armadaren berri, eta beti iruditu zaigu gai interesgarria».

Izcalli Piquek eta Asier Morenok, berriz, 12 urte dituzte. Donostiarrak dira eta argazki kamara eskuan dabiltza erakusketatik, gurasoengandik urruti ez, baina beren kabuz. «Nik txinera hitz egiten dut eta interesgarria iruditu zait erakusketa bisitatzea», azaldu du Piquek; Morenok hari atentzio gehien zerk eman dion gaineratu du: «Dena eskuz egiten zuten eta iruditzen zait oso zaila izan behar zuela».

Munduko zortzigarren miraria izenez ezaguna, Terrakotazko Armadak jende askoren interesa pizten duela argi dago. Izan ere, gerlarietatik harago erakusketak baditu kontu interesgarriak, gidari lanetan diharduen Imanol Zudaireren iritziz, esaterako, «arte teknika txinatarren adibide baliotsuak».

Erakusketa

Ordutegia
Asteartetik ostegunera. 16:00-20:00.
Ostiraletan eta jai bezperetan. 16:00-21:00.
Larunbat, igande eta jaiegunetan. 11:00-14:00 eta 16:00-21:00.
Aste Santuan eta Pazkoan. 11:00-14:00 eta 16:00–21:00.
Prezioak
Helduak. 9 euro.
Hiru urtetik gorako haurrak. 6 euro.
Familiak (2 heldu + 2 haur). 24 euro.
Familiak (2 heldu + 3 haur). 27 euro.
Deskontuak. %10 Albaolako eguneko sarrera aurkeztean.
Sarrerak.www.eventbrite.es.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.