Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Emaitzekin] Amildegiaren ertza hurbilegi du Allerruk

Allerruk ezin izan du sailkapenean atzean duen Deusto Donostiaren zelaian punturik lortu. Bi akatsek galtzera kondenatu dute.

Akats larriak egin zituen defentsan Allerruk.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/04/01

Bi jokaldi ustel, eta bi gol. Bitan lo hartu, eta galdu. Defentsako bi akats, eta hondamena. Allerruren gizonen talde nagusiak 2-0 galdu egin zuen Deusto Donostiaren zelaian, Zubietan, larunbatean. Erregional Ohorezko Mailako 15. postuan dira orain lezoarrak, jaitsiera postuetan dauden Deusto Donostia eta Añorga baino hiru puntu aurretik bakarrik. 18.a, Hondarribia, jada mailaz jaitsi da. Liga bukatzeko sei partida falta dira. 18 puntu daude jokoan. Dozena erdi norgehiagoka horietako bakoitza finala izango da Allerrurentzat. Lehena, larunbatean eta Plazetan, laugarren den Amaikak Baten kontra. Latza partida.

Otsailean ez zuen partidarik galdu Allerruk. Martxoan ez du bat ere irabazi; berdinketa bakarra lortu du, aurreko jardunaldian, Oiartzunen kontra eta etxean. Otsailean maila erraz samar mantenduko zuela zirudienean, dinamika zeharo aldatu du futbol talde lezoarrak eta behera, beheregi begira jarri da. Larunbatean, lehen zatian nolabaiteko nagusitasuna azaldu zuten lezoarrek, nahiz eta golik ez egin. Baina 51. eta 76. minutuetan, ulertzeko zailak diren arrazoiengatik, kontzentrazioa galdu eta bi gol jaso. Apirila da, ligak behin betiko erabaki daitezkeen hilabetea. Beste otsaila bat bilaka dadila apirila Allerrurentzat.

Bestelako emaitzetan, gizonen Munttarpek bereari eutsi dio asteburu honetan ere, Egiari 29-33 irabaziz. Emakumeen taldeak oso puntu baliotsua lortu zuen Bekoerrotan Leizaran indartsuaren kontra 20na berdinduta.

Areto futbolean, Jaixkiren lehen posturako sua itzaltzen ari da, bana egin zuelako Laubururen etxean, eta bere goiko kontrarioek irabazi zutelako. Hirugarren da orain Jaixki sailkapen nagusian, eta igoeraren alde borrokatzeko aukera asko ditu. Gaintxuk aspaldiko partez irabazi egin zuen etxean.

Hona hemen Lezoko kirol talde nagusiek asteburuan izan dituzten emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Deusto Donostia-Allerru 2-0

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Allerru-Intxurre 9-0

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Allerru-Kostkas 0-1

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Orereta Kafea-Allerru 0-2

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Egia-Munttarpe 29-33

Emakumeen Gipuzkoako Liga, Igoera Fasea

  • Munttarpe-Leizaran 20-20

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Gaintxu AFT-Legorreta 7-4
  • Lauburu Berrobi-Jaixki AFT 1-1

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Astigarraga Mundarro-Kurkubi SBK 66-55
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.