PSE-EE: "Ehun ekarpenetik gora jaso ditugu hauteskunde programa osatzeko"
Herritarren "segurtasun gabeziarekin" daudela lotuta ekarpen gehienak zehaztu du alderdi sozialistak komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean, "aparkalekua, mantenua eta garbiketa, etxebizitza, gazteak eta langabeziarekin lotutakoak ere helarazi dizkigute".
PSE-EEko Jose Angel Rodriguez, Isaac Palencia, eta Goizane Alvarez. Inoiz jaso duen ekarpen kopuru handiena jaso duela esanda, eskertu egin die herritarrei proposamenak helarazi izana, eta guztiak pertsonalki erantzungo dituela esan du PSE-EEren bozeramaile eta alkatetzarako hautagaia den Jose Angel Rodriguezek, “gehiago jasotzea espero dugu oraindik”.
Herritarren “segurtasun gabeziarekin” daudela lotuta ekarpen gehienak zehaztu du alderdi sozialistak komunikabideetara helarazitako prentsa oharrean, “aparkalekua, mantenua eta garbiketa, etxebizitza, gazteak eta langabeziarekin lotutakoak ere helarazi dizkigute”. Horietako eskaera asko aspalditik dituela agendan alderdi sozialistak erantsi du, “egunerokoan sufritzen ditugulako tamalez”.
Segurtasunarena lehentasunezkoa dela esan du Rodriguezek, “polizia ereduan berrikuntza eta hobekuntzak egiteko prest gaude, batez ere, haren kudeaketa eta eraginkortasunean. Plantilla osatu eta egoeraren gaineko azterketa eta diagnostikoa eginda, pertsonala gehitu zerbitzu eraginkorra, hurbilekoa, profesionala, azkarra eta dinamikoa izan dadin”. Ertzaintza eta udaltzaingoaren arteko koordinazioa hobetzea da alderdi sozialistak planteatu duen beste puntuetako bat, “eta Segurtasun sailari polizia gehiago jartzeko eskatuko diogu Errenteriak zerbitzu duin bat izatea, baita Oarsoaldean ere”.
Aparkalekua beste lehentasun bat izango dutela erantsi du: “Irtenbideak planteatuko ditugu mugikortasun plan anbiziotsu baten barruan. Progresiboa izango da”. Ez dute momentuz zehaztapen gehiagorik eman horren gainean. Auzoei arreta integrala emateko diru zatiak ugaritzea planteatuko dutela esan du bestalde, “alfaltatzea, hiri mantenu eta garbiketa, eta degradatutako eremuak berreskuratzeko, besteak beste”.
Langabeziak, gazteek eta etxebizitzak ere tartea izango dutela programan gehitu du.
