San Pedroko testean Orio eta Santurtzi azkarrenak
San Pedroko 'Libia' zazpigarren izan da eta San Juan hamaikagarren mutiletan eta zortzigarren emakumeen estropadan.
X. test estropada lehiatu zen San Pedron larunbatean eta kirol elkarte eta zaleek datorren denboraldira begira taldeak nola dabiltzan ikusteko baliatu zuten aukera.
Nesketan Oriok irabazi zuen estropada, aurtengo traineru faboritoa izango dela berretsiz. Zortzi segundoko tartea atera zion Oriok Arraun Lagunak-i eta hamahiru Donostiarrari. Bi traineru donostiarrak indartsu.
Zumaia sasoian bueltan dela ikusi ahal izan zen baita ere San Pedron. Oriotik 23 segundora, laugarren izan ziren gorriak, Eusko Tren Ligan Bateleren tokia hartuko duen Hondarribiaren aurretik, bion artean hiru segundoko aldearekin. Hibaika seigarren izan zen eta zortzigarren San Juan.
Senior Mutiletan Santurtzi lider
Mutiletan Santurtzik irabazi zuen San Pedroko estropada, sendo, Hondarribiari 13 segundoko tartea aterata. Juan Mari Lujanbio sanjuandarra fitxatu du arten Santurtzik, urtetan arraun mundutik kanpo egon eta gero, patroi ospetsua lehiaren lehen lerrora itzulita. Mugimenduak egon dira Santurtzin eta Sotera aurtengo talde lehiakorrenetako bat izan daitekeela dirudi.
Oso pareko Hondarribia eta Donostiarra, segundo bakarreko aldearekin eta irabazletik 13 eta 14 segundora hurrenez hurren, eta laugarren Bermeo, Santurtzitik 18 segundora.
San Pedroko Libia zazpigarren izan zen, Orio eta Ondarroaren atzetik, eta San Juan, hamaikagarren.
Azkenik, San Pedroko eta San Juango B ontziak, 22 eta 24, hurrenez hurren.