Aste Santuan kirol txokoa aukeran
8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eskaintza da
Oporretan aisialdiaz kirola egiten gozatzeko aukera eskaintzen dute Kirol Txokoetan. Donibanen eta Trintxerpen kirol txokoa antolatu dute Aste Santuko oporraldirako. Bi txanda antolatu dituzte, hilaren 15tik 17ra lehengo txanda eta hilaren 23tik 26ra bigarrengoa.
Goizez izango da kirol txokoa, 09:30etik 12:30era, eta beti ere 8 eta 12 urte arteko haurrentzat. Prezioa, lehengo astearena, 30 euro kiroldegietako bazkideentzat eta 36 euro ez bazkideentzat; bigarren astean, berriz, 40 euro bazkideentzat eta 48 bazkide ez direnentzat.
Informazio gehiago behar izatekotan, kiroldegietara dei daiteke:
- Donibane: 943 34 53 71.
- Trintxerpe: 943 39 97 53.
Ekintza “kulturaktiboak”
Donibaneko kirol instalazioetan, gainera, beste eskaintza berri bat dute aukeran. Jarduera fisikoa eta kultura uztartzeko asmoz, “asteazken kulturaktiboak” antolatuko dituzte, “seme-alabak kulturguneko liburutegiko jardueretan dauden bitartean, gurasoei kirolgunea erabiltzeko aukera emanez”.
Hilabete bakoitzeko azken asteazkenetan egingo dira, eta horiez gain, liburutegian haurrentzako jarduera bereziak antolatzen dituztenean.
Hurrengo asteazken kulturaktiboa hilaren 17an izango da eta maiatzak 29 eta ekainak 19an datozenak.
Izena emateko eta informazio gehiagorako Donibaneko kiroldegira dei daiteke.
