2019/4/2

Oiartzungo presa

Eguzkik eskatu du Altzibarko presa hondarrak eraisteko

URA Agentziari eskatu diote eraisteko. Helburu hidroelektrikoekin eraiki zuten , eta eremuak aspalditik argindarrik sortzen ez duela gogorarazi dute.

lezo errotik parte hartzea

Lezo Errotik prozesuari larunbatean emango diote bukaera

Batzarrean EH Bilduren zerrenda aurkeztu eta bozkatuko dute.

Herrerako La Salle-San Luiseko apaiz batek egindako sexu abusuak salatu ditu errenteriar batek

11-12 urte zituenean jasan zituen errenteriarrak sexu abusuak Herrerako ikastetxean. Ostiralean jarri zuen salaketa, "beti buruan izan ditut abusuak".

xenpelar

Joxepa Anttoni Aranberriri buruzko ariko dira, emakumeen ahotsa gizonen plazara eraman zuena

Elixabete Perez Gazteluk hitzaldia emango du hilaren 11n, Killirikupek antolatuta, Errenteria-Oreretako bertsolaria buruzkoa. Heterodoxoa izan zen bere garairako.

[Aurrerapena] Etxean beteko du zigorra Gogorzak

Pultsera telematikoa jarrita etxean jarraituko du zigorra betetzen Gogorzak. Tramiteak beteta, senideekin Donostia Ospitalera joan da. Bertan ingresatuta egongo da tratamendu egokia jarri bitartean.

Maddi Tarragona zazpigarren izan da Espainiako Txapelketan

Asteburuan lehiatu da haur eta kadete mailetako iraupen piraguismoko txapelketa, Cadizen

etorriberriei harrera

Etorri berriei harrera egingo diete datorren larunbatean

Udalak eta Abaraxka ludotekak harrera ekitaldia antolatu dute hilaren 6rako. Etorri berriez gain, oiartzuarrak ere gonbidatuta daude bertara joatera.

'Tres identicos desconocidos' gaur, OzZinemaren eskutik

'Tres identicos desconocidos' filma ekarriko du OzZinemak gaur Errenteriako Niessen aretora. Gipuzkoan lehen aldiz izango da areto batean film dokumental hori.

BTT ikastaroak

Aste Santuan kirol txokoa aukeran

8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako eskaintza da

Zutik, Bidegain, Ojer, Periko Maiz epailea, Unsuain eta Fierro. Makurtuta, Izkierdo, Bengoetxea, Etxarri eta Etxeberrria

Bi bikote oiartzuar, pala txapelketako kanporaketetan aurrera

Arizmendi-Arbelaitz eta Zapirain-Susperregi bikoteek asteburuko partidak irabazi dituzte, eta Hirugarren Mailan aurrera egin dute. Beste batzuek ez dute zorte onik izan.

Antxoko Zumalakarregi 10 kaleko bizilagunak irtenbide eske

Beren kalearen "egoera antihigienikorekin" nazkatuta daude bizilagunak

'Oarso' aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea zabalik da

Artikuluak euskaraz idaztera animatu dute, eta emakumeei dei berezia egin diete, egun, kolektibo hori minoritarioa delako kolaboratzaileen artean.

urmendi

2019an jaio(ko) diren haurren gurasoei Urmendiren proiektua aurkeztuko diete

Asteazken arratsaldean egingo dute aurkezpen bilera. Datu praktikoak emango dituzte, eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argituko dituzte.

Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbata arratsaldean

Igeriketa lehiaketa egingo dute bertan, eta 14:30etik 19:30era itxita izango da.

Gehiago