Etorri berriei harrera egingo diete datorren larunbatean
Udalak eta Abaraxka ludotekak harrera ekitaldia antolatu dute hilaren 6rako. Etorri berriez gain, oiartzuarrak ere gonbidatuta daude bertara joatera.
Oiartzunen denbora dezente bizitzen daramatenak eta etorri berriak elkartuko dira datorren larunbatean, hilak 6, Abaraxka ludotekan. Herrira etorri berri direnei harrera ekitaldia egingo diete, 16:30ean hasita.
Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek antolatu dute harrera, Abaraxka ludotekaren laguntzarekin. Mokadutxo artean, Oiartzunen lehenagotik bizi direnek eta berriagoek elkar ezagutzea da helburua. Bertako eta urrutiko janari, jolas eta kantuentzako tartea egongo da.
Etorri berriez gain, oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira. “Bertako herritar eta eragileen presentziak ahalbidetuko du integrazioa”, zehaztu du udalak.