Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Agendarekin] Plazetak bultzatu behar du Allerru

Plazetak lan garrantzitsua du bihar: jokalariek azalduko duten grinari, unerik latzenetan ere, babesa ematea. Maila du jokoan gizonen Allerruk.

Allerruko hainbat zale, artxiboko irudian, Plazetan.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/04/05

Martxo beltza ahazteko, apirileko lehen jardunaldian emaitza positiboa behar du Allerruren gizonen talde nagusiak. Eta emaitza positiboa esaten denean, garaipenaz ari gara. Erregional Ohorezko Mailari eusteko partida oso garrantzitsua du Allerruk bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan, sailkapenaren goialdean dagoen Amaikak Bat (laugarren dira) taldearen kontra. Jokalariek zelai barruan eragin behar dute, baina Plazetak, hau da, lezoarrek, bultzatu behar dituzte garaipenera zuri-berdeak.

Martxoan Allerruk ez du partidarik irabazi. Eta adibidez, sailkapenean ondoan dituen bi talderen zelaian galdu egin du, Real Union B eta Deusto Donostia (aurreko jardunaldian). Burua reseteatu behar dute jokalariek, aurreko jardunaldietan gaizki egindakoetatik ikasi, eta beste guztia ahaztu. Garbi iritsi epaileak partida hasteko egingo duen txistukadara. Beharrezko tentsioarekin bakarrik. Hori horrela bada, eta Allerruk egiten dakiena egiten badu, bihar eta liga bukatzeko falta diren gainontzeko bost jardunaldietan onurak besterik ez ditu jasoko taldeak. Eta gailurrera arnas betean iritsiko da, salbazioa eskuan. Hori bai, beti, zaleak ondoan dituela.

Eskubaloian, gizonen Munttarpek ligako azken partida izango du jokoan. Hiru aste dira liga irabazi eta igoera faserako txartela lortu zutela lezoarrek. Baina hala ere, irabazten jarraitu dute. Derbia dute igandean (11:30ean, Bekoerrotan) Donibane Eskubaloiaren kontra. Arrosak mailari eusteko borroka betean daude, 12 taldeko ligan 10. postuan, baina 11.erakin (Ormaiztegi) eta 12.arekin (Egia) 13na puntura berdinduta. Talde oso lehiakorra da Munttarpe, baina igoera faseari begira indarrak gordetzeko komeniko litzateke azeleragailuari asko ez eragitea… Jokalariek mezu hau ulertuko dute, ziur. Bestalde, Munttarperen emakumeen taldeak Egiara egingo du bidaia bihar arratsaldean (16:45), Euskal Ligarako igoera fasean urrezko bi puntu eskuratzeko asmoz.

Areto futbolean, Jaixki mailaz igotzeko borrokan beharrezko (oso) izango dituen hiru punturen bila joango da gaur Bekoerrotan, eskualdeko derbian. Oiartzun jasoko du 21:50an hasiko den partidan. Hirugarren dira lezoarrak Gipuzkoako Lehen Mailan, eta koska bat gorago egiteko borroka horretan tinko mantentzeko aukera dute gaur. Gaintxuk, bestalde, lehiatzea eta ahalik eta puntu gehien pilatzea du helburu liga bukatzeko falta diren hiru partidetan. Eskuan du maila mantentzea, eta gora begirako aukerarik ez du. Beraz, gaur Herrikideren kontra Tolosan jokatuko duen partidan ohoreaz eta kirol lehia garbiaz harago (20:30ean da partida) ez du askoz gehiago jokoan Gaintxuk.

Honakoak dira Lezoko kirol talde nagusiek asteburuan dituzten partidak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Allerru-Amaikak Bat, bihar (larunbata) 16:00etan Plazetan.

Emakumeen Gorengo Maila, Kopa

  • Herrerako Sporting-Allerru, etzi (igandea) 11:00etan Herrerako futbol zelaian.

Gizonen Gazteen Ohorezko Maila

  • Hondarribia-Allerru, bihar (larunbata) 16:30ean Hondarribiko Ondartza futbol zelaian.

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Allerru-San Marcial B, bihar (larunbata) 18:00etan Plazetan.

ESKUBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Munttarpe-Donibane Eskubaloia, etzi (igandea) 11:30ean Bekoerrotan.

Emakumeen Gipuzkoako Liga, Igoera Fasea

  • Egia-Munttarpe, bihar (larunbata) 16:45ean Egiako kiroldegian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Jaixki AFT-Oiartzun, gaur (ostirala) 21:50an Bekoerrotan.
  • Herrikide-Gaintxu AFT, gaur (ostirala) 20:30ean Tolosako Eskolapioetan.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Kurkubi SBK-Mondragon Unibertsitatea C, gaur (ostirala) 20:00etan Bekoerrotan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.