Elkarrekin Podemosek ekitaldia egingo du asteartean
Foro irekia izango da, interesa duen orok galdetzeko aukera izan dezan.
Astelehenean zabalduko du bulegoa Errenteriako Elkarrekin Podemosek. Errenteriako Elkarrekin Podemosek (Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) ekitaldia egingo du asteartean (hilak 9). Foro irekia izango da, interesa duen orok galdetzeko aukera izan dezan. Erantzuten berriz, Espainiako Gorteetako hauteskundetarako Elkarrekin Podemoseko hautagaiek erantzungo dituzte; zehazki Espainiako Kongresurako zerrendako lehenengo hiru hautagaiak diren Pilar Garrido, Rafa Sainz de Rozas eta Ubaldo Ortizek, eta Espainiako Senaturako hautagai errenteriarra, Nagore Basurtok.
Zumardian izango da ekitaldia 12:00etan hasita.
