Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hemen dira Herbeheretako ikasleak

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen etxeetan dira, eskola trukean

Osteguna bitartean egongo dira Herbeheretako ikasleak Pasaian.
Pasaia
2019/04/05

Atzo iritsi ziren eta ostegunera bitartean izango dira Pasaian. Roermond hiriko Bisschoppelijk College Broekhin institutuko ikasleak Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen etxeetan dira, eskola trukean. Urtarrilean izan ziren Herbeheretan pasaitarrak,  hango ikasleen etxeetan, eta orain orduko bidaia haren itzulera.

Kontent topatu ditu HITZAk batzuk eta besteak ostirala eguerdian, Donibaneko Yola elkartean, gurasoek mimoz prestatuko otordua dastatzera bilduta. Aurretik galtzak bete plan, ikasleek beraiek kontatu dutenez.

Sara Pozo Elizalde altzatarra San Meisters hartu du etxean eta Manex Kamiok Gamio antxotarrak Thymen Zwalve. Lauen testigantza bildu du HITZAk bazkalostean: “Arratsaldero egingo ditugu planak, Donostiara joan, mendian buelta bat eman…. kontatu du Sara Pozok eta irteeretan garrantzitsuenetakoa bihar dutela aurreratu du Kamiok, bihar: “Bilbora goaz bihar, Guggenheim ikustera”.

Ikasle euskaldunak ez bezala, holandarrek ez dute aurrez elkar ezagutzen. Horregatik taldean egiten dituzte jarduera gehienak, eta Herbeheretako ikasleak bereziki estimatzen duten kontu da, hemengo bizitza sozialarekin harrituta: “Hemengo bizimodua oso desberdina da”, dio Meistersek, eta ildo beretik, Zwalvek nabarmendu du “Manexek jende asko ezagutzen duela eta denen laguna dela. Zoragarria da”. Paisaia, jendearen arteko tratua… horiexek dituzte bereziki gustuko.

Thymen Zwalve, Manex Kamio, Sam Meisters eta Sara Pozo.

Gurasoen partaidetza ezinbestekoa

Ikasleekin batera, irakasleak eta gurasoak. Inexa Maritxalar eta Antxon Serras dira eskola trukearen arduradunak Pasaia-Lezo Lizeoan, eta biak bat datoz. Eskoa trukea “pizgarri oso garrantzitsua” izaten da ikasleentzat, eta gehienentzat “esperientzia ahaztezina”.

Hala gogoratzen dute orain baino lehen parte hartu duten ikasle eta guraso gehienek ere. Aurtengoan anfitrioi lanak egitea egokitu zaien gurasoetako batzuk lapiko artean topatu ditugu Yolan, lanpetuta baina kontent, auzolanean prestatu duten bazkaria izan duen harrerarekin kontent, eta beren seme-alabeekin esperientzia partekatu ahal izateaz harro.

Gurasoen partaidetza ezinbestekoa da eskola trukea aurrera ateratzeko; argazkian Yolako bazkaria prestatu dutenetako batzuk.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.