Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Landaretik oihal izaterainoko bidea

Aran Garmendia Rekalde errenteriako baserritarra eta Mundu bat ereiten elkarteko ordezkariaren lanaren fruitua den 'Lihoa berreskuratuz erakusketa', bihartik izango da ikusteko aukera Jantziaren Zentroan.

Lihoaren gaineko erakusketa antolatu dute eta bi tailer.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/05

Lihoa erein eta  oihal bihurtu arteko prozesua lantzen hasi zen duela urtebete Aran Garmendia Rekalde errenteriako baserritarra. Mundu bat ereiten elkarteko ordezkariaren lanaren fruitua da Lihoa berreskuratuz erakusketa, eta bihartik izango da ikusteko aukera Jantziaren Zentroan.

Bi zati ditu erakusketak; batean, lihoaren prozesu osoa ikus daiteke landare izatetik oihal bihurtzerainoko urratsak, eta horiek egiteko erabiltzen ziren tresnak. Bestean, liho oihalaren emaitza jantzigintzan ikus daiteke. Diseinuak ere bi dira, antzinakoak, Olga Uribe durangarraren eskutik, eta modernoak Amarenak egitasmoaren ordezkari den Oihane Pardoren eskutik. Irazki hari baxua eta altua lantzen ditu Uribek. 2009. urtean euskal ehungintza tradizionalaren inguruko ikerketa lana egin zuen eta ordutik, antzinako diseinu eta kopiak egiten espezializatu da.

Pardoren hiru jantzi daude erakusketan, bestalde: Lapurdin ekoiztutako lihoaz egindako kaikua, eta arreoetarako emakumeek egiten zituzten brodatuen kopia digitalizatuak dituzten soineko eta kimonoa. Amarenak egitasmoak, euskal kulturako jantzi eta elementuak modernizatzea du helburu.

Euskal Herrian XVI-XVII mendeetan balearen eta metalaren industriarekin batera lihoaren ekoizpena goi mailako merkataritza bihurtu zen, eta emakumeentzat ogi bide izatera iritsi zen. Neskatoek 11-12 urte zituztenean, hilekoa etortzearekin batera, lur sail txiki bat jasotzen zuten lihoa erein zezaten, eta euren lanetik eskuratzen zuten oihalarekin ezkontza egunerako arreoa osatzen zuten.

Urtean bitan ereiten da lihoa. Neguko uzta San Lino egunez, irailaren 23an ereiten da, eta uzta maiatza aldera jasotzen da; udaberrikoa berriz, martxoan erein eta ekainean biltzen da. Uzta jasota,  hamabost egunez beratu egiten da, lasto eta zuntza banatuko dira prozesu horretan eta orraztu, harilkatu eta telarrean ehuntzen da ondoren. Lihoaren harilkatze lana herriko emakumeentzat elkartzeko, tertulian aritzeko aukera ematen zien. Gauero elkartzen ziren ilunabarrean eta elkarren berri zein herriko gertakarien berri izateko aukera izaten zuten. Gizonek debekatua zuten emakumeak harilkatze lanean ari ziren bitartean, tarte horretan, elkartuta zeuden baserrian sartzea.

Gaur egun bestelako erabilpenak ditu lihoak: medikuntzan kirurgian puntuetarako erabiltzen dute, eta surf munduan taulak egiteko karbono zuntza ordezkatzen ari da.

Erakusketaz gain bi tailer antolatu dituzte, lihoaren prozesua bertatik bertara ezagutzeko. Hilaren 13an, 12:00etan Aran Garmendiak lihoa ereiten irakatsiko du euro baten truke. Errenteriako Agirre Lehendakariaren plazan (Lino), hamarkada luzetan liho fabrika izan zen leku berean, udaberriko lihoa ereingo dute.

Ekainaren 1ean, orduan amaituko da erakusketa, uzta jaso osteko prozesu osoa ezagutu eta frogatzeko aukera izango da Jantziaren Zentroan 3 euro ordainduta.

Bi tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, posta elektronikoz edo 600 081 906 telefono zenbakira deituta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.