Zaintzaileak zaintzeko hitzaldia, asteartean, Lezon
Zaintzaileen lana aitortu behar dela azalduko dute hitzaldian. Zaintzaileak zaintzen izenburuarekin, hitzaldia antolatu du Lezoko Udalak Karmele Gurrutxaga psikologoaren laguntzarekin. Lezoko autolaguntza taldearen dinamizatzailea da Gurrutxaga, eta Matia Fundazioko kolaboratzailea besteak beste. Familia askok adineko senideak eurek zaintzea aukeratzen dute, denbora luzez gainera. Horrek dakartzan neke fisiko eta psikologikoa handia dira, eta kasu askotan zaintzaileak bere beharrak ahazten ditu. Horri buruz hitz egingo dute hilaren 9an (asteartea) 17:30ean Kultur Aretoan emango duten hitzaldian.
Hitzaldian, zaintzaileek bizitza duinagoa izan ditzaten dauden baliabideen berri emango dute. Adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak baliabideak ematen dizkie zaintzaz arduratzen diren pertsona horiei, senideen autolaguntza kasu. Lezon, gisa horretako talde bat dago.
Udalak adierazi du beharrezkoa dela etxean zaintza lanak egiten dituzten pertsonak ikusgai egitea, horien lanaren balio emozionala eta soziala aitortzeko.
Zaintzaileak izan edo ez, herritar oro gonbidatu du udalak hitzaldira.
