100. urtemuga festa ospatu du Ana Campo Mazuelasek
Hilaren 17an beteko ditu Ana Campo Mazuelasek 100 urte, baina gaur ospatu du Sanmarkosene egoitzan 100. urtemuga festa. Familia zein lagunek inguratuta ospatu du.
Ana Campo Julen Mendozarekin. Hilaren 17an beteko ditu Ana Campo Mazuelasek 100 urte, baina gaur ospatu du Sanmarkosene egoitzan 100. urtemuga festa. Familia zein lagunek inguratuta ospatu du, eta Julen Mendoza alkateak ere zoriondu du, baita lore sorta eta Lander Urkiak egindako argazki markoa oparitu ere.
Palentzian jaio zen Campo eta gazteetan etorri zen Errenteriara. Bertan bizi izan ziren haren bederatzi anai-arrebetako hiru. Campok, Niessen lantegian egin zuen lan, Jesus senarrarekin ezkondu zen arte. Alabergako auzoan egin zuen bizitza, Sanmarkosene egoitzara aldatuz en arte. Ospakizuna pozik eskertu du omendua eta adin horretara hain ondo iristeko gakoa ere eman du, “ongi bizitzea”.

100. urtemuga festa ospatu du Ana Campo Mazuelasek
Erroldaren arabera, Camporekin, 100 urte edo gehiagoko 11 pertsona bizi dira Errenterian.
