"Adinberrik sortuko dituen aukera berriak" ezagutzera emango ditu EAJk
Jeltzaleek mahai-ingurua antolatu dute biharko, 19:00etan, Trintxerpeko alkateordetzan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Diputatu Maite Peña, Adinberri Fundazioko zuzendari nagusi Rakel San Sebastian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia sustapeneko zuzendari Garikoitz Agote eta Pasaiako EAJren alkategai Nahikari Otermin elkartuko dira bihar jeltzaleek Adinberriren gainean antolatutako mahai-inguruan.
EAJk jakinarazi duenez, Adinberrik Pasaiak sortuko dituen aukera berriak ezagutzera ematea da solasaldiaren helburua. Proiketua Pasaia Biziberritzeko Plan Integralaren barrukoa dela gogorarazi dute jeltzaleek, eta erakundeen arteko elkarlan eta konpromisoari esker atera dela aurrera goraipatu dute.
Gogorarazi dutenez, aurten ekingo zaie eraikuntza lanei eta 2022. urterako Trintxerpeko zentroa prest egotea aurreikusten dutela nabarmendu dute.