Kezka eragin du Antxoko azken istripuak
Hilabeteko epean bi oinezko harrapatu dituzte Nafarroa Etorbidea gurutzatzean; igandean zauritutakoak zauri larriak ditu.
Ez dira gutxi autobusa edota trena ez galtzeagatik errepidea gurutzatzen saiatzen diren oinezkoak Igandean gertatu zen, 09:15 inguruan. Mercedes markako auto batek oinezko bat harrapatu zuen, dirudienez, autobusa hartu nahian errepidera korrika irten zenean. Oinezkoa larri zaurituta eraman zuten ospitalera.
Istripuak kezka sortu du antxotarren artean. Hilabeteko epean bigarren harrapaketa da, eta errepide bazterrean dauden edukiontziak ikuspena eragozten dutela dioten ahotsak gero eta gehiago dira. Berandu baino lehen neurriak hartzea eskatzen dute bizilagunek.
