Mikel Arruti: "Herritarrekin batera, elkarlanean, hartuko ditugu erabakiak"
Esperientzia handiko taldea eta kudeaketan eskarmentu handia duena, gainera, hala definitu du Arrutik Lezoko Udalerako aurkeztu duten zerrenda: "Herrigintzan alor desberdinetan urte luzez aritutako jendea batzea lortu dugu".
Mikel Arruti, EH Bilduren alkatetzarako hautagaiak larunbatean aurkeztu zuen bide lagun izango duen taldea. Larunbat goizean Lezoko EH Bilduk egin zuen batzarrean eman zion oniritzia maiatzaren 26ko Udal hauteskundeetan koalizio subiranista ordezkatuko duen zerrendari. Esperientzia handiko taldea eta kudeaketan eskarmentu handia duena, gainera, hala definitu du Arrutik Lezoko Udalerako aurkeztu duten zerrenda: “Herrigintzan alor desberdinetan urte luzez aritutako jendea batzea lortu dugu”.
Arruti buru izango duen taldeak konpromiso garbia erakutsi du Lezo Errotik parte hartze prozesuarekin: “Prozesu aberasgarria izan da, eta herritar askoren artean adostu dugu nolako Lezo nahi dugun”. Argi dute bidea, “etorkizunak hortik jo behar du derrigor, eta erabakiak Lezon eta lezoarron artean hartu behar ditugu”. Lezoko EH Bilduren etorkizuneko politikaren oinarria Lezo Errotik parte hartze prozesua izango dela esan du Arrutik, “eta bertatik ateratako ondorioak gure ipar orratza”.
Politika egiteko modua modernizatzeko nahia agertu du taldeak, gainera, “herria hobetzea, Lezon denak ongi bizi ahal izatea nahi dugu dudarik gabe, nola egin da gakoa”. Horren harira, herritarrak jarri ditu erdigunean:” Ikasi dugu, ekintzak herritarrekin eskuz esku egiten ez badira, balorea galtzen dutela ikusi dugu”. Politika egiteko modu berria, sinplea eta argia dela EH Bildurena erantsi du: “Herritarrekin batera, elkarlanean hartuko ditugu erabakiak”.
Honakoa EH Bilduren Lezoko zerrenda udal hauteskundeetarako:
- Mikel Arruti Salaberria.
- Miren Ormazabal Urkizu.
- Aitzol Saizar Viaña.
- Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.
- Axier Irastorza Alustiza.
- Mireia Cuesta Unzain.
- Iker Salaberria Urkizu.
- Deiene Ziganda Arruti.
- Ager Arrieta Martikorena.
- Jesica Lopez Suarez.
- Joxe Mikel Garmendia Etxandi.
- Edurne Lizarazu Legorburu.
- Maria Dolores Manso Berasarte.
Ordezkoak
- Haritz Salaberria Goikoetxea.
- Mikel Arrizabalaga Pikabea.
- Ainhoa Zabalo Loiarte.