Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Peña: "Arlo sozial eta ekonomikoan oinarritutako proiektua daukagu, baita aurrera eramateko talde sendoa ere"

Gaur eguerdian aurkeztu du Maite Peñak maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako EAJk osatu duen zerrenda: "Talde sendo eta anitza, eta lehenengo aldiz, gizon baino emakume gehiago dituena".

Maite Peña zerrendaburuak gaur aurkeztu du EAJren zerrenda udal hauteskundeetarako.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/08

Gaur eguerdian aurkeztu du EAJk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako osatu duen zerrenda. Maite Peña alkatetzarako hautagaiak egin du aurkezpena, Markel Olano Ahaldun Nagusia eta Joseba Egibar Gipuzkoako Buru Batzarreko presidenteak lagunduta.

Eskerrak eman dizkie Peñak bertaratu diren guztiei eta bereziki Egibar eta Olanori babesa erakusteagatik bere hautagaitzari. Gogora ekarri du, duela gutxi bete direla 40 urte lehen udal hauteskundeak egin zirenetik, “demokrazian”, “Errenterian beti egon da alternantzia bat ezker abertzalea eta PSE-EEren artean eta bi alderdi horiek egindako kudeaketaren emaitza bistan dago. Hirugarren herria gara Gipuzkoan biztanle kopuruari dagokionean, baina zoritxarrez, azkenetakoak gara adierazle sozial eta ekonomikoetan”.

Langabezia tasa Errenterian, lurraldekoarekin alderatuta hiru puntu gainetik dagoela gaineratu du Peñak. Horrek asko kezkatzen dituela esan du, egoerari buelta emateko prest daudela eta proiektua ere badutela: “Arlo sozialean eta arlo ekonomikoan oinarritutako proiektua daukagu, txanpon beraren bi aurpegiak direlako”. Proiektu anbiziotsua baina egingarria, hala definitu du Peñak Errenteriarako EAJk prestatu duena, “ekonomiaren, komertzioaren, eta industriaren hobekuntzan eragingo dugu, hobeto egoteko, noski, aukera gehiago emateko errenteriarrei, behar gutxiago izan ditzaten, eta beharra dutenei, behar duten atentzioa eta laguntza emateko, inortxo ere bidean utzi gabe. Lehena, ekonomia sortzea, ongi izatea sortzea, eta arreta behar handiena dutenei. Aurpegi bereko bi txanponak dira”.

Proiektua badutela eta hori aurrera eramateko taldea ere badutela esan du Peñak, “talde sendo eta anitza, eta lehenengo aldiz, gizon baino emakume gehiago dituena, eta hori ere berri on bat da. Eskarmentu handiko pertsonak dira, arlo ezberdinetakoak”. Denei eskerrak eman dizkie erakutsi duten konpromisoagatik, “orain arte eta hemendik aurrera ere plazer bat izan da eta plazer bat izango da zuekin aritzea”.

Hitza bete dutela, hala esan du Olanok, azken lau urte hauetan Gipuzkoan egindakoa jendearen aurrean jartzen ari direla , eta gipuzkoarrei emandako hitza bete egin duela EAJk, “buxadura egoera batean zegoen Gipuzkoa, eta hori gainditzeko esfortzu handia egin dugu. Azpiegitura handien ikuspegitik, besteak beste, hondakinak kudeatzeko, errepideetan, arlo industrialean, zein ekonomikoan, apustu garrantzitsuak egin ditugu. Guretzako, emandako hitza bete izana funtsezkoa da”.

Gipuzkoak eredu zehatza duela gaineratu du ahaldun nagusiak, eta hura sustengatzen duten bi oinarri. Bi oinarriak ezinbestekoak direla gaineratu du, bakarra ez dela nahikoa: “Ekonomiarena, industrien lehiakortasuna sustatzea ezinbestekoa da; bigarrena, gizarte ongizatea da, Gipuzkoan batez ere enpresek sortzen duten aberastasuna birbanatzeko dugun modua. Bi oinarri horiek dira gure eredua eta bigarrenaren arduradun nagusia lau urte hauetan Gipuzkoan, Maite Peña dugu”. Gipuzkoa sozialaren ordezkaria dela Peña esan du, eta ohorea dela bera alkatetzara aurkeztu izana, “Errenteriak hurrengo urteetarako aukera dezaken pertsonarik egokiena Maite [Peña] dela uste dudalako”.

Hautagai guztiei eskerrak ematen hasi du bere mintzaldia Egibarrek, “herri honek etorkizuna izango badu, herrigintzaren eskutik izan behar duelako. Enpresa edota familia eraiki eta osatzeko konpromisoa behar den bezala, herri bat eraiki behar bada konpromisoak hartu behar dira. Konpromisorik gabe, ez dago etorkizunari begira bermerik”.

Azken hamarkadetan EAJren parte hartzeak bereizgarritasunak izan dituela esan du, “denak ez gara berdinak, denok ez ditugu proiektu berak. EAJk zerbait erakutsi badu eta denborak arrazoia eman dio, bere proiektua lau oinarrien gainean eraiki duela da: Konpromiso politikoa, konpromiso demokratikoa, konpromiso etikoa, eta konpromiso soziala”.  Giza eskubideen defentsak “absolutu etikoa” suposatzen duela erantsi du,”denok ez ditugu pertsona guztien eskubide guztiak defenditu uneoro, horregatik da hain zaila iraganaren gaineko balorazio partekatu bat izatea. Iraganak bereizi egiten gaitu, denek nahi dutelako beren errelatoa izan, baina iragana ezin da mugitu, nahasi bai, baina ez mugitu. Euskal Herrian gertatu diren giza eskubideen urraketan gaineko zein posizionamendu etiko eta politiko izan duen bakoitzak jakin behar da”.

Irakurketa hori arlo sozialagora eramanda, Maite Peñak hori guztia laburbiltzen duela esan du: “Konpromiso politikoa, demokratikoa, giza eskubideekin eta eskubide sozialak ordezkatzen ditu, txanpon bereko bi aldeak. Nazioa eraiki daiteke, baina gizartea eraiki behar da aldi berean. Gizartea eraiki behar da, baina abertzaleok garenok nazioa ere eraiki behar dugu, aldi berean”.

Ahalegin guztiak egin behar direla esan du azkenik, “elkarrizketaren eskutik akordioak lortzen saiatu, herritar guztiekin aurrera egin dezan inor bazterrean utzi gabe. Herri aske bat nahi badugu, pertsona askeak behar ditugu. Badago zer mugitu, zer aldatu, eta horretarako proiektua buruan duten pertsonak behar dira, udaletxetara eta instituzioetara egin behar dutena aldez aurretik pentsatuta sartu behar diren pertsonak behar ditugu, eta horietakoak dira EAJren hautagaiak. Horiek dira gure kredentzialak konpromiso politikoa, demokratikoa, etikoa, soziala, eta egin behar dugun ibilbide politikoa egiteko prest dagoen alderdia”.

Aurrera ez egitea gaur, atzera egitea dela ere esan du, “eta herri honek aurrera egin behar du, handitu behar du politikoki eta instituzionalki bere etorkizuna definitu eta erabakitzeko, aurrerapena eta justizia sozialean oinarritutako proiektu politiko, ekonomiko, eta soziala egi bihurtzeko”.

Maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeetarako EAJren zerrenda

  • Maite Peña
  • Elixabete Murua

  • Garbiñe Oiarbide

  • Juan Mari Iñiguez de Heredia

  • Jose Mari burgos

  • Marta Barea

  • Josu Mitxelena

  • Edurne Aizpitarte

  • Imanol Zidontza

  • Jaqueline Martinez

  • Ander Oiarbide

  • Mirari Loinaz

  • Juan Mari Prieto

  • Jone Idiazabal

  • Josetxo Oliveri

  • Nieves Jauregi

  • Jose Inacio Irastorza

  • Naiara Granado

  • Jon Ander Arrieta

  • Begoña Sarasola

  • Mikel Ugalde

  • Martin Iriarte

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.