Annapurna bertatik bertara
Annapurnara egindako bidaiaren gaineko argazki emanaldia egingo du Urdaburu Mendizale elkarteko Mateo Jauregik ostegunean.

Annapurnara egindako bidaiaren gaineko argazki emanaldia egingo du Urdaburu Mendizale elkarteko Mateo Jauregik ostegunean. Iazko urrian izan zen bidaia, eta bertan bildutako irudien emanaldia egingo du Urdabururen egoitzan, ostegunean (hilak 11) 20:00etan.
Argazki horiekin gainera, erakusketa egingo dute elkartean hilaren 25era arte ohiko ordutegian.