Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea

Badia zeharkatuko du, gauez bada ere

21. Korrika Pasai Antxotik sartuko da Pasaiara, eta irten, berriz, Donibanetik, Lezora bidean; badiaren bueltan, hamaika gizarte eragilek hartuko dute lekukoa

Pasaia
2019/04/09

Altzatik barrena iritsiko da 21. Korrika Pasaiara hilaren 12an, 21:05ean. Iragarritako ordurako antxotar asko euskararen aldeko lasterketaren zain izango dira Buenavistan. Antxora, Eskalantegi kaletik sartuko da Korrika, eta Hamarretxeta kaletik itzulia eginda, Nafarroa etorbidera irtengo da berriz ere lasterketa, aldapan gora Trintxerperantz abiatzeko.

Trintxerpen, Korrikari harrera Gomistegin egingo diote egingo diote Boveda eta Ekaitza gazte taldeetako hezitzaileek, Ainguraren biribilgunean lekukoa  hartu eta Euskadi etorbideraino eramateko. Eskuz esku lekukoa aldatuta, San Pedrora iritsiko da ziztu bizian Korrika, han lasterketak bi urtero uzten duen argazkirik sinbolikoenetakoa errepikatzeko.

Itsasoz egingo du lekukoak Donibane arteko bidea, txalupan Albaolako ontziralekutik Pietateko ontziralekuraino. Aurten, gainera, ilun egongo da lekukoa badia erdira iristerako, eta horrek xarma berezia emango dio uneari. Donibaneko plazara itzulia eman eta parte zahar estua ttipi-ttipa zeharkatuta, Lezorantz abiatuko da Korrika.

Lasterketak herria uzterako ostiral gaua bete-betean, festak luze jarraituko du, Korrika klika merezi moduan ospatzeko.

Lekuko aldaketak

  • Buenavistan. Txirrita AEK.
  • Eroski inguruan. Gazte Asanblada.
  • E16 tabernan. Topagunea.
  • Anunciatan. Anunciata.
  • Txema gozoki dendan. Armonia.
  • Lizeoan. Pasaia-Lezo Lizeoa.
  • Izadi tabernan. Alkartasuna.
  • Azokan. Gimnastikako emakumeak.
  • Basarin. Basari elkartea.
  • Renfe geltokian. Lore Txorta.
  • Eroskin. Ogi Berri Triatloi Taldea.
  • Buenavistan. Antxoberfest.
  • Gomistegiraino. Antxo AF, portuko zamaketariak, udala eta Portua.
  • Correos parean. Boveda eta Ekaitza Gazte taldeak.
  • Euskadi etorbidetik: Korkoiburuak, familiak, Trintxer, Karmengo Ama, udal eusklategia.
  • Udal Euskaltegian. Pasaia-Lezo Lizeoa.
  • Esnabide 26an. Lamiak dantza taldea.
  • Bou Nabarra plazan. Zaharren biltokia.
  • Autobus geltokian. Guraso Taldea.
  • Ikastolan. Hiru Terdi
  • Elizan. Antxeta.
  • Pelosen tabernan. Piña Kurdin.
  • Begihaundin.Begihaundik.
  • Ontziralekuan. Txistulariak.
  • Bodegoian. Muguruza.
  • Kalparran. Gazteak.
  • Ondartxon. Albaola.
  • Txalupan. Hitza eta Urtxintxa.
  • Piedadeko ontziralekuan. Bixi-Bixi.
  • Plazako sarreran. Itsas Mendi.
  • Remos tabernan. Gazteak-Xantina.
  • Arkupe Berrin. Pari Berri.
  • Txulotxon. Txirrindulariak.
  • Txispi tabernan. Usoa.
  • Kuartel zaharrean. Emakumeak.
  • Patxikun. Aiton-amonak.
  • Bare-Baren. Ixkiro.
  • Frontoian. Koxtape.
  • Ganbaran. Pasaia-Lezo Lizeoa.
  • Ormazabal tailerrean. Xanju KE.
  • Herri sarrerako biribilgunean. Donibane Eskubaloi taldea.
  • Garai bateko termikaren sarreran. Lezoarrek.

Egitaraua
Korrika Txikiak hilaren 12an irtengo dira, 21. Korrikaren egun berean, 15:30ak inguruan, norbere ikastetxetik aterata. Ondoren ekitaldiak iragarri dituzte lau barrutietan.
Donibane (hilak 12). 16:30ean, txokolate jatea, Bixi-Bixi elkartearen kanpoaldean. 18:30ean, Txan magoa kultugunean. 20:00etan, kantu jira eta afaria herriko plazan; Korrika pasatuta, Andoni Ollokiegi plazan.
Trintxerpe (hilak 12). 17:00etan, haurrentzako jolasak. 18:00etan, muxikoak. 19:00etan, Kuadrillategiren murala. 19:30ean, afari-merienda autogestionatua Gernika plazan. 18:00etan, muxikoak. 21:45ean, Korrikari harrera. 22:45ean, karaokea Serafin Esnaola plazan.
San Pedro. Gaur (hilak 9).  Txillardegiren klika, 19:45ean, liburutegian. Ondoren Pako Suduperekin solasaldia. Hilak 12. 17:30etik, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta buruhandiak. Korrika pasata, Imanol Carballoren kontzertua eta elektrotxaranga.
Antxo (hilak 12). 17:00etan, haurrentzako jolasak Gure Zumardian. 19:00etan, dantza, pintxoak eta edaria, toki berena. 21:05an Korrikari ongietorria Buenavistan. 22:30ean, Herenegun musika taldea. 00:00etan Karaokea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.