Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Bizitu', inor ez baztertzeko

Bizitu proiektuaren laugarren saioa aurkeztu zuten atzo arratsaldean Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek. Zinea denen eskura jartzea dute helburu, baldintzak egokitu haur guztiengana heltzeko, haur guztiek izan dezaten esperientzia bizitzeko aukera.

Bizitu programa aurkeztu zuten atzo.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/09

Bizitu proiektuaren laugarren saioa aurkeztu zuten atzo arratsaldean Juneren Hegoak eta Mindara elkarteek. Zinea denen eskura jartzea dute helburu, baldintzak egokitu haur guztiengana heltzeko, haur guztiek izan dezaten esperientzia bizitzeko aukera. Laugarren saioa izango da, baina lehenengoz egingo dute igande batez eta goizez, hala ere, orain arte izan duen erantzun bikaina jasotzen jarraitzea espero dute antolatzaileek.

Onintze Agirre proiektuaren sortzaileak, Yolanda Martin Juneren Hegoak Elkarteko kideak, Erika Martinez Mindara elkarteko kideak, Nagore Portugal OzZinema zineklubeko kideak, eta Jon Collar Kultura zinegotziak eman zituzten atzoko agerraldian xehetasun guztiak. 2017an sortu zutela proiektua ekarri zuten gogora dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko esperientzia eskaintzeko baldintza berdinetan. Hori da arrazoia nagusia, baina ez bakarra, izan ere, aisialdiko eta ondo pasatzeko giroa sortzea ere bilatu dute hasieratik antolatzaileek, baita elkar ezagutu eta aisialdi gune horretan parte sentiaraztea, saioa publiko guztiari eta haur guztiei irekia baita.

Behar bereziak dituzten haurren familiek benetako aisialdiko gune bat izateko dituzten zailtasunak aipatu zituen Agirrek, “gune kulturalek, orokorrean, eta batez ere behar bereziak dituzten haurren familientzat oztopoak izaten dituzte. Egoera berdinean dira zinema aretoak, ezin dira topagune bihurtu pertsona hauen beharrei aurre egiteko”.

Hori da Bizitu proiektuaren ardatza, denei zinemaren esperientzia gerturatzea, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuta eta izan ditzaketen behar bereziei erantzuten, “Juneren Hegoak eta Mindara elkarteetan artatzen ditugun haurrei erantzuna eman nahi diegu, aisialdia eta kultura funtsezkoak direlako pertsonen garapenean”. Horretarako Niessen Kulturguneko auditorioa egokitu egingo dutela azaldu du Martinek, “aurreko eserlekuak kendu eta espazio irekia sortuko dugu gurpildun aulkian diren haurrek filma bertatik ikusi ahal izan dezaten, eta ez bazter batetik; argiak piztuta izango ditugu, pelikula komentatzeko aukera izango da, soinua ere egokituko dugu, eta beharrezkoa bada mugitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek”.

Aniztasun funtzionala duten haurrei begirakoa, baina halakorik ez duten haurrentzat ere bada saioa eta ideia horretan sakondu nahi zian dute antolatzaileek, ” elkargunea izan nahi du espazioak, ezagutzarako gune, partekatu eta aniztasuna aberasgarri egiteko eremua, eta haur eta familia guztiak animatu nahi ditugu Bizitu proiektuarekin bat egitera”.

OzZinemari ere egin zioten erreferentzia, “izan ere, ezinbesteko laguntza eskaintzen digute eta beraiekin dugun elkarlana oso emankorra da”. Errenteriako Udala eta Zineuskadiri ere eman zizkioten eskerrak, “babesa eta laguntzagatik”.

Ohorea dela udalarentzat halako iniziatibak babestea esan zuen Collarrek eta bizitza luzea opa zion Bizitu proiektuari. Proiektua errotuta dagoela jada nabarmendu zuen, gainera, eta nabarmendu kulturarako sarbidea oso garrantzitsua dela, “zuek kulturarako sarbidea bermatzen duzue, baita eskubidea ere proiektu honekin”.

Hilaren 14an, igandearekin, egingo dute emanaldia 11:30ean 6 urtetik gorako haur eta familiei begira, “baina txikiagoek ere hartu dezakete parte, zalantzarik gabe”. Harpetarra filma aukeratu dute, doan izango da eta hilaren 11n (osteguna) hasiko dira sarrerak banatzen Niessen Kulturguneko takilan, eta hiru gonbidapen gehienez banatuko dituzte pertsonako. Orain arte aretoa betetzea lortu dute, eta igandean horretara deitu dituzte herritarrak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.