«Erraldoia da Korrikaren atzean dagoen lana eta konpromisoa»
Xenpelar AEK-ko ikasle ohia, mintzalaguna, korrikaren lekuko eramailea eta 21. Korrikako batzordekidea da Belen Vazquez Perez (Errenteria, 1972). Euskalduntze prozesua ederra izan dela dio «esfortzu handia» eskaini behar izan badio ere.
Xenpelar AEK-ko ikasle ohia, mintzalaguna, korrikaren lekuko eramailea eta 21. Korrikako batzordekidea da Belen Vazquez Perez (Errenteria, 1972). Euskalduntze prozesua ederra izan dela dio «esfortzu handia» eskaini behar izan badio ere. Euskaldun osoa bada ere, euskalduntze prozesuak bizitza osoa irauten duela dio, ez dela inoiz bukatzen, «hizkuntza bat egunero ari zarelako ikasten». Korrikarekin liluratuta dagoela aitortu du: “Ez dago dirurik ordaintzeko atzean dagoen lan guztia, militantzia da, maitasuna, konpromisoa, euskararekin eta Euskal Herriarekin”.
Lekukoa eraman zenuen AEK-ko ikasleen izenean. Nolakoa izan zen esperientzia?
Oso ona, oso hunkigarria izan zen niretzako. Hasieran ez nuen nahi proposatu zidatenean, lotsa ematen zidan. Gero pentsatu nuen eta baiezkoa eman nuen. Hunkigarria izan zen oso espe- rientzia. Korrikan parte hartzen dut, baina lekukoa eramatearena beste kontu bat izan da, beste es- perientzia bat.
Xenpelar AEK-ko ikaslea izan zara. Nolakoa izan da zure euskal- duntze prozesua?
Nik uste dut euskalduntze prozesuak bizitza osoa irauten duela, ez dela inoiz bukatzen. Hizkuntza bat azkenean egunero ari zara ikasten. Nik euskara maite dut, nire hizkuntza da. Euskaldun berri eta euskaldun zahar hitzak ez di- tut gustuko, ez zait gustatzen be- reizketa hori. Nire esperientzia oso polita izan da. Batzuk jaiotze- tik izan dute euskara beren bizitzan, ama hizkuntza izan dute euskara nire alabak izan duen be- zala, eta beste batzuk ikasi behar izan dugu.
Beti esaten dut, ez dakizue zer den, ez dakizue zer daukazuen. Euskalduntze prozesuan ari garenontzat kristoren esfortzua suposatzen du. Nire kasuan tarteka ikasi izan dut eta azkeneko bola- dan, 8 orduko lanaldia, amatasuna, eta euskaltegia arratsean egunero, 20:00etatik 22:00etarapilatu zitzaizkidan. Gogorra da, esfortzu izugarria eskatzen du, baina harro nago.
Nola bizi duzu Korrika?
Xarma berezia du Korrikak, oso berezia da. Mugimendu soziala da, zenbat jende, zenbat pertsona ezberdin eta denak euskararen alde. Bizi izan dut kanpotik eta barrutik Korrika, eta izugarrizko lana dago hor atzean. ‘Badator Korrika’ esaten dugu, baina ez gara kontziente atzean dagoen lan erraldoiaz. Horretan dabilen jendea zoragarria da, ez dago di- rurik ordaintzeko lan hori guztia, militantzia da, maitasuna, kon- promisoa euskararekin eta Euskal Herriarekin.
Aurten Korrika batzordean zaude, nola biziko duzu hilaren 12a? Aurten lehen aldia da Korrika batzordean ari naizela, baina beste urteetan ere aritu naiz laguntzen antolaketan. Oreretako AEK ezagutzen dut, eta ezagutzen dudanaz hitz egingo dut, bertan daukagun jendea, beren jarrera, beren lana, izugarria da. Larunbatetan, igandetan, Korrika antolatzen daramagu ia lau hilabete herrian, nik nire ekarpena egiten dut, txikia, beraiek dira azkenean lan handiena egiten dutenak.
Aurten berezia izango dut Korrika, Zumardian karpa jarriko dugu eta hura ezin da bakarrik utzi. Zaintza lanak egin beharko ditugu. Pasatzen ikusi nahi dugu eta Herriko Plazaraino hurbilduko gara pasatzen ikusi, hunkitu, txalotu eta berriz ere karpara itzultzeko.
Nolakoa da euskaraz bizitzea?
Euskararekin beti izan dut lotura. Gogoan dut, amaren eskutik zulo batera joaten nintzen euskara ikastera bost-sei urterekin, nire bi- zitzan prozesu paraleloa izan da; aitonak zertxobait zekien, amak galdu zuen eta gurasoek oso argi zuten beren seme-alabek jakingo zutela, bai ala bai, eta hirurok egin dugu prozesu hori. Bestalde, giro euskaldun batean bizi izan gara eta ez da hain aldaketa nabarmena izan.
«Mugimendu soziala da Korrika. Zenbat pertsona ezberdin, eta denak, euskararen alde»
«Korrikaren atzean dagoen lana maitasuna da, konpromisoa euskararekin eta Euskal Herriarekin»
«Une jakin batean, kontziente izan gabe, euskaraz pentsatzen hasten zara. Izugarria da hori»
Zein mezu emango zenieke euskaraz bizitzen hasi nahi duten horiei?
Hasi, hasi, hasi… Lehenengo pau- sua oso zaila da, bigarrena ez hainbeste, eta hirugarrena euskalduna izatea da. Niri irakasle batek esan zidan, ‘euskalduna izango zara euskaraz egiteko itzuli behar ez duzunean’. Hasieran zure burua etengabe itzultzen ari da, baina une jakin batean, kontziente izan gabe, euskaraz pentsatzen hasten zara. Hori barneratzea izu- garria izan zen, sentitu nuen, euskalduna naiz orain.