Ezker-Anitzak hautagaitza aurkeztuko du Pasaian
Arantza Gonzalez izango da alkategaia
Pasaiak Ahal Du-rekin koalizioan joateko akordioa lortzen saiatu dira, baina ez dute lortu, eta honenbestez, udal hauteskundeetarako bakarka aurkeztuko direla iragarri du Ezker Anitzak. Alkategaia Arantza Gonzalez izango da, Trintxerpekoa, eta formazio politikoaren Gipuzkoako koordinatzailea.
Gonzalez batzarkide izan da aurretik, eta oso pertsona ezaguna da Pasaiako herrigintzan. Etxegabetzeen kontrako mugimenduan, emakume taldeetan edo ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko hainbat iniziatibetan parte hartu ohi du. Pasaia oso ondo ezagutzen du, eta hauteskundeen atarian, “pasaitarrak bizitza duina izan dezaten lan egiteko konpromisoa” hartu du bere gain.
Zerrenda Espainiako Gorteetarako Hauteskundeen ondoren aurkeztuko dutela iragarri du Ezker Anitzak.