Jose Guiraok Albaola bisitatuko du
Espainiako Kirol eta kultura ministroak Izaskun Gomez eta Odon Elorza izango ditu bidelagun
Espainiako gorteetarako hauteskundeetan jarria du PSE-EEk indarra, eta biharko (asteazkena, hilak 10) kanpaina horren barruko ekitaldia iragarri du.
PSE-EEk jakinarazi duenez, Espainiako kultura eta kirol ministro Jose Guiraok Albaola bisitatuko du bihar, Pasaiako alkategai Izaskun Gomez eta PSOEko kongresurako hautagai Odon Elorzak lagunduta.