Ostegunean zozkatuko dituzte baratze parkeko partzelak
95 lagunek eman dute izena partzeletako bat eskuratzeko, eta horietatik baldintzak ez betetzeagatik bi kanpoan gelditu dira. Zozkatuko diren partzelak berriz, 77 dira.

Udal baratzeen zozketa egingo dute ostegunean, hilak 11. Pleno aretoan izango da zozketa 12:00etan eta lehen eskutik jarraitu nahi duenak bertaratzeko aukera izango du.
95 lagunek eman dute izena partzeletako bat eskuratzeko, eta horietatik baldintzak ez betetzeagatik bi kanpoan gelditu dira. Zozkatuko diren partzelak berriz, 77 dira: 60 metroko 35, eta 30 metroko 42 partzela, zehazki.
Onartu eta baztertuen zerrenda, zein baratze kopurua eta horien neurria, hemen kontsulta daitezke.