Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Pertsonen ongizatea bermatzeko" proposamenak landu ditu Lezoko EAJk

Lezoko EAJk hauteskundeei begirako programaren hainbat xehetasun eman ditu, zehazki, Gizarte Ongizate alorrari dagozkionak.

Zahartze aktibo eta osasuntsua bultzatzen jarraituko du Lezoko EAJk. Argazkia: Lezoko EAJ.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/04/10

Lezoko EAJk hauteskunde programarako Gizarte Politikaren atalerako Lezoko landutakoen berri eman du. Jakinarazi du bukatzear den agintaldian bezala pertsonak direla EAJren ardatz nagusia, “berdintasuna eta bizikidetza sustatzen jarraitzeko konpromisoa dugu, gizarte osasuntsuago, kohesionatuago, orekatuago, inor atzean uzten ez duena eraikitzeko”.

Jesus Mari Martiarena egungo alkate, eta EAJren alkategaiaren iritziz gizarte zerbitzuak hobetzea eta berriak martxan jartzea lehentasuna da, “etxebizitza babestuen eraikuntza sustatzearekin batera, anbulatorio berria egin dezaten bultzatuko dugu. Halaber, Gizarte Zerbitzuen Saila lekualdatzearen alde lan egingo dugu, pertsona gehiago artatzeko espazioa egon dadin”.

Gazteentzat etxebizitza, aisia eta kirol aukera berriak proposatu dituzte. Enplegua sustatzeaz gain, babespeko eta alokairuzko etxebizitzak bultzatzea da EAJren asmoa, horretarako diru laguntzak mantenduz. Kirol eta aisia eremu berriak ere dituzte jomugan jeltzaleek, tartean skate parkea, ur jolasak egiteko aukerak, edo kirol anitzeko guneak, “eta beharrezkoak diren kudeaketak ere egingo ditugu Eusko Jaurlaritzak institutuko jolastokiko zati bat estali dezan”.

Herritarren zahartzaro aktibo eta osasungarria ere dago Lezoko EAJren ardatzen artean, “orain arte bezala”, Martiarenaren esanetan. Adierazi du 2031. urtean lezoarren ia %47k 55 urte edo gehiago izango dituela, eta horien ongizatea hobetu eta bermatu behar dela: “Jada martxan dauden programei jarraipena emango diegu, Tipi Topa, Bidez Bide, kirol orientazio zerbitzua… Eta ekimen berriak aztertu eta abiaraziko ditugu, Lagunkoia, Etxean Bizi edota adineko pertsonek jasaten duten bakardade egoerari aurre egiteko programak”.

Berdintasun eta bizikidetza alorrean, “balioetan eta errespetuan oinarritutako herria eraikitzeko” konpromisoa bere egin du herriko EAJk, “inor atzean uzten ez duen herri hezitzailea, kohesionatua eta sozialki orekatua izateko, behar gehien duten pertsonen beharrei erantzunez, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatuz, elkarbizitza indartuz, adineko pertsonen ongizatea bermatuz eta proiektu berriak abiaraziz herritar guztien, haur gazte zein helduen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.