Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Saretzea, proiektu eraldatzaileen aliatu

Ekonomia sozial eta eraldatzaileen erronkari aurre egiteko saretzeek duten potentziala landuko dute jardunaldian, hiru ildo nagusi aztertuta.

Ostiralean antolatu du doako jardunaldia saretzearen gainean KoopFabrikak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/04/10

Saretze prozesuak lurraldeak eraldatzeko jardunaldia antolatu du KoopFabrikak ostiralean (hilak 12) Errenteria-Oreretako Merkatuzarren, 09:30ean hasi eta 14:00ak arte. Ekonomia sozial eta eraldatzaileen erronkari aurre egiteko saretzeek duen potentziala landuko dute jardunaldian, hiru ildo nagusi landuta. Saretzea eta lan kolektiboaren papera ekintzailetzan izango da ildoetako lehena, eta horren barruan proiektuak noiz saretzen diren, saretze dinamikak nola abiatzen diren, zerk eragiten dituen eta saretzeak berak ekartzen dituen lorpenez arituko dira.

Teoriaz harago, praktika ere ezagutuko dute, lehen eskutik, jardunaldi horietan parte hartzen dutenek. Izan ere, esperientzien ezagutzari ere eskainiko dio tartea KoopFabrikak. Ekonomia sozial eraldatzailearen erronkak, izan duten ibilbidea, eta etorkizuna nola ikusten duten azalduko dute. Horretarako, hiru kooperatiben esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da: Elika, TaPuntu, eta Katakrak kooperatibena, zehazki.

Saretze dinamika izango da landuko duten hirugarren ildo nagusia. Sareak zer nola sendotzen dituen proiektu eraldatzaileak, azken horiek zein ekarpen egiten diten euren sareei, eta zerk biltzen dituen hausnartuko dute.

Jardunaldia Errenteriako Udalaren laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin antolatu dute. Parte hartzea, berriz, doakoa da, baina izena eman behar dute interesdunek, eta horretarako, KoopFabrikaren webgunera jo behar dute eta formularioa bete.

Egitarua

  • 09:30: Harrera
  • 09:45: KoopFabrika eta saretze prozesuak
  • 10:15: Esperientziak ezagutzea: Elika Kooperatiba, TaPuntu Kooperatiba, eta Katakrak Kooperatiba.
  • 11:15: Atsedena
  • 11:45: Saretze Dinamika
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.