Cesar Salvadorren dimisioa onartu du Portu Agintaritzak
Salvador eta portuko hamar sailburuk lan jazarpena egotzi diote Felix Gartziandiari
Urak ez daude bare Pasaiako Portu Agintaritzan. Atzo bildu zen administrazio kontseilua azkenekoz, besteak beste, orain arte zuzendari izan den Cesar Salvadorren dimisioa onartzeko. Zuzendari berria administrazio kontseilu berean izendatuko zutela espero zen, baina izendapena atzeratzea erabaki du Gartziandiak.
Lan jazarpena egotzi dio Cesar Salvadorrek Portu Agintaritzako presidente Felix Gartziandiari eta akusazio berbera leporatu diote portuko beste hamar sailburuk.
Osalanek bitartekaritza lana egingo du Portu Agintaritzak sortu den lan gatazka konpondu asmoz.