Elkarretaratzera deitu dute sindikatuek portuko garraiolari baten heriotza salatzeko
Bihotzekoak jota hil da kamioilaria, zamalanetan ari zela
Herenegun Bidasoak Garraioak enpresako garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan, bihotzekoak jota, zamalanetan ari zela, Lezoko kaian.
Sindikatuek eman dute lan istripu ez traumatikoaren berri, eta elkarretaratze baterako deia luzatu dute. Hilaren 16an izango da elkarretaratzea, asteartean, portuko sarreratik gertu, Lezoko biribilgunean, 11:00etan.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitu dute lan istripua salatzera, Prekarietatea hiltzailea, Lan istripu gehiagorik ez lemapean.